Berriak

Ikustaldi gidatuak GetxoBizirekin

2019/06/11

GetxoBizik, bizikletak maileguz emateko udal zerbitzuak, bi ekimen berri bultzatuko ditu hiritarren artean garraiobide jasangarri horren erabilera sustatzeko. Lehenik eta behin, bi ikustaldi gidatu antolatuko dira, pertsona guztiek goza dezaten Getxon barrena, pedalei eraginez. Bisita gidatuak ekainaren 14 eta 21erako (ostirala) prestatu dira. Bestalde, hile honetan eta uztailaren 15era arte, produktu ekologikoz beteriko otzara batzuk zozketatuko dira GetxoBizi zerbitzuan alta hartzen dutenen artean, baita zerbitzua erabiltzen dutenen artean ere.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +