Berriak

Lehenesteko proposamenak Aurrekontu Parte-hartzaileetan

2019/03/18

Martxoaren 22tik apirilaren 4ra bitartean burutuko da Udalak 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea eta bertan urtarrilean egindako lehenengo fasean getxotarrek aurkeztutako 1021 ekarpenetatik onartutako zortzi proiektuak lehenetsiko dira. Udal teknikariek aztertu ondoren, horiek guztiak, zortziak, interes orokorrekoak izanik, izan ziren ekarpen nagusiak. Aurrekontu parte-hartzaileekin lotutako proiektuak gauzatzeko Udalak gehienez milioi bat euroko partida aurreikusi du.

Herritarrek hautatutako proiektu GUZTIAK baloratu eta puntuatu beharko dituzte (zortziak, euren ustez garrantziaren arabera):  

- Areetako Geltokia plaza egokitzea.

- Haurrentzako parke bat estaltzea.

- Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea, kirol-erabilerarako guneak egokituz.

- Bizikletak aparkatzeko guneak Algortako hainbat tokitan.

- Informazio-seinale gehiago udalerrian.

- Aixerrotako kanpoko argiztapena

- Lorategi bertikaleko proiektu pilotua udal egoitza batean.

- Algortako Geltokia plazako lurrazpiko sarrera egokitzea.

 Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/gobierno-abierto/participacion/presupuestos-participativos-2020

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +