Oharrak eta Berriak

Neguko ordutegia Turismo Bulegoan

2017/09/29

Datorren igandean, urriak 1, Getxoko Turismo Bulegoaren neguko ordutegia indarrean sartuko da.

Horrela, Ereagako bulegoan, maiatzaren 31ra arte, jendearentzako ordutegia ondorengo hau izango da: astelehenetik larunbatera 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan: 09:30etik 14:30era. Telefono zenbakia: 94 491 08 00 eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus  

Bizkaiko Zubiko Informazio Turistikoaren Gunea azaroaren 5ean itxiko da. Ordura arte, ordutegia izango da: astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakia: 615 75 62 90.

Informazio gehiago: www.getxo.eus/info

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +