Oharrak eta Berriak

Unean uneko zirkulazio desbideratzeak Algortako kale batzuetan

2017/07/28

Bidezabal kaleko zirkulazioa hobetzeko lanak direla eta, datorren asteartetik, abuztuak 1etik, aurrera unean uneko zirkulazio desbideratze batzuk izango dira, eta abiadura murrizketa ere, eta baita Bidezabal eta Sarrikobaso kaleetako eta horietara ateratzen diren bideen estutzeak ere. 

Lanak, gutxienez, abuztuan zehar luzatuko dira, gehienezko iraupena sei astekoa izanda. 

Etxolak eta hornidurarako guneak Urkiola kalean egokituko dira, Bidezabal kaleko 2 zenbakiaren ondoko arrapala mekanikoaren ondoko bateria erako azken aparkalekuetan. 

Udalak barkamena eskatzen du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +