Oharrak

Informazioa, neurriak eta jarduerak (Koronabirusa)

2020/03/31

Amaia Agirre Muñoa alkatearen adierazpena

Alarma-egoera apirilaren 11ra arte

Krisi Mahaia eta 0 Mailako Larrialdi Plana aktibatuta

Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-larrialdia dagoela adierazi du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Horren aurrean, Amaia Agirre Getxoko Alkateak Krisi Mahaia deitu du eta 0 mailako Larrialdi Plana aktibatu du.

Era berean, Amaia Agirre Getxoko alkateak herritar guztien konpromiso, ardura eta inplikaziorako deia egin du, koronabirusak eragindako egoera gainditzeko. “Erakundeetatik hartzen ari diren salbuespenezko neurriek herritarren ahalik eta lankidetza eta kontzientziazio handiena behar dute, erronka kolektibo gisa. Pertsonalki inplikatu behar dugu, eta ematen ari diren jarraibide guztiak jarraitu". Agirrek "hiriko oinarrizko zerbitzuetako langileen lana" eskertu du eta "bereziki osasun zentroetakoa”.

Horrez gain, Udal Gobernua oposizioko alderdiekin bildu da, herritarrei begira egindako jardueren edo hartutako neurrien berri emateko, baita Udalean eta udal erakunde autonomoetan ere, garbiketa-zerbitzua areagotzeari, langileen lan-egoerari, autobabes-neurrietarako beharrezko aurrekontua gaitzeari (gelak, maskarak …) dagokionez.

Polizia

  • Getxoko Udaltzaingoak eskerrak ematen dizkie Alarma Egoeraren inguruko Estatuaren Errege Dekretuan jasotako isolamendu-agindua betetzen ari diren pertsona guztiei, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Etxeetan egoteak, kalera atera gabe, gaixotasunaren hedapena saihesten laguntzen du, gure babesa bermatzeaz gainera. Etxean lotzea pertsona guztien erantzukizuna da; izan ere, gainera, guztiok dugu ezarritako prebentzio-jarraibideak betetzeko betebeharra. Gainera, etxean geratuz gero, indarrean dagoen araudiaren arabera jarraibide horiek betetzen ez dituenari ezar dakizkiokeen zigorrak eta isunak saihesten dituzu. Etxean geratu eta arazo hau garaitzen lagundu!
  • Ertzaintzak iturri ofizialei jarraitzea gomendatu du, eta Alarmako Estatuaren inguruko zurrumurruei kasurik ez egiteko eta sare sozialetatik ez zabaltzeko.
  • Ertzaintzak eta Udaltzaingoek osasun-alarmari buruz aplikatzeko irizpideen eguneratzea

Borondatezko laguntza-sarea #GuztionArtean

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. 

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei (azken horiek administrazioak bideratutakoa).

70 urtetik gorakoa bazara edota pertsona kalteberea bazara, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:

Hiritarren arreta

  • Herritarrentzako Arreta Bulegoak eta KIUB itxita. Oraingoz, Udaletxeko HABa bakarrik egongo da irekita EZINBESTEKO errolda- eta erregistro-izapideak egiteko. Ordutegia: 08:00-14:00.
  • Bilketa eta Zergak zerbitzuak itxita daude.
  • Gestioak: Administrazio elektronikoko bulegoa
  • Erroldatze ziurtagiria eskatzeko ziurtagiri elektrikoa izan gabe. Postaz bialduko da: https://www.getxo.eus/eu/servicios/solicitudes/certificados
  • Call Center: 010, Getxotik deitzen bada
  • Telefono bidez: 94 466 00 00  

Turismoa

  • Ereagako Turismo Bulegoa itxita dago

Gizarte Zerbitzuak

  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak telefono bidez artatzen ari dira: Algorta-Neguri (94 466 0101), Romo-Areeta (94 4660153) eta Getxo-Andra Mari (94 4660130).         
  • Etxeko Laguntza Zerbitzuko-ELZ. Langileentzako Norbera Babesteko Ekipamenduak indartu dira. Hori guztia Eusko Jaurlaritzarekin eta Eudelekin elkarlanean. Profesionalen segurtasunerako materiala .

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei premiazko arreta eta harrera emateko baliabideak eta zerbitzuak modu telematikoan eta telefonoz eskaintzen ari dira, konfimenduak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen bizikidetza gehiago zaildu dezakeelako.  Kontaktuak:
    Romoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 94 466 0153, eta Algortakoa: 94 4660101
    Udaltzaingoa: 94 4660202

           Ertzaintzak: 944063420
           Biktimari arreta emateko 24 orduz: 900 840 111
           Emakunde ren herritarrentzako zerbitzua: 945 016702/  emakunde.zuzendaritza@euskadi
           Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzua: 94 4025050 .

  • Gizarte-arrisku edo bazterketa egoeran dauden pertsonentzako behin-behineko aterpetxea ireki da Andra Mariko kiroldegian. Informazio gehiago: aterpea 
  • Sexu Informazio bulegoa telefono (94 4660137) eta emailen bidez (sexuinfo@getxo.eus) atenditzen ari da.
  • Itxita udal egoitzako Eguneko Arreta Zerbitzua eta udalerriko adinekoen elkarteak lekutzen diren udal guneak, hau da, Ajane Algortan, Urte Alaiak Andra Marin eta Ibar Nagusien Etxea Romon.
  • Zaintzaileentzako tailerrak ere bertan behera utzi ditu udalak.
  • Gobelaurre Boluntariotza Zentroa itxita.
  • Bertan behera geratu da Jabekuntza Eskolaren programazio osoa.
  • Familien Eskolaren ikastaroak bertan behera geratu dira. 

Udal Egoitza

Udal Egoitzarako bisitak bertan behera geratu dira. 48 ordutik behin telefonoz eta bost egunetik behin bideo deiaz senideekin harremanetan jartzeko helburuarekin lan egiten ari da.

Egoitza etengabe dago harremanetan Eusko Jaurlaritzarekin, Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere, jarrabideak eta gomendioak jarraitzeko. Edozein zalantza izanez gero, deitu 94 403 47 40 telefono zenbakira. 

Kultur Etxeak eta Muxikebarri

  • Algortako Kultur Etxea (Villamonte) eta Romo Kultur Etxea itxita daude (udal euskaltegia, liburutegia, Bebeteka, Gaztelekua, aretoak, tailerrak, eta adinekoentzako jarduerak, ikastaroak eta zerbitzuak bertan behera geratu dira) eta baita Algortako Gaztelekua, Areetako Ludoteka eta Torrene erakusketa aretoa ere.
  • Abisua eman arte, Kultur Etxeak antolatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira, bai zentro horietan (Emakumeak eszenan, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, ipuin-kontaketak, literatura-solasaldia, liburu-aurkezpenak, olerki-kluba, haur tailerrak...), bai Areetako Musika Eskolan (Zine-kluba eta igandeko Haur Zinema) bai eta beste zenbait kokapenetan (Getxo Live).
  • Muxikebarrin programatutako hurrengo ekitaldiak bertan behera geratu dira: "Revólver taldearen kontzertua (Irailaren 18an, 20:00etan, izango da), Zinematxiki (apirilak 5);  Etxerik txikiena antzerkia (apirilak 3); Pídeme perdón antzerkia (apirilak 4), Zea Mays kontzertua (apirilak 4) eta Sweet California-ren kontzertua (apirilak 25). Ekitaldi horietarako sarrerak txartelaz erosi dituztenei hurrengo 15 egunetan itzuliko zaie dirua, ezer egin gabe. Erosketa esku dirutan izan bada, Muxikebarriko txarteldegian eskatu ahal izango dute alarma egoera eteten den egunaren biharamunetik aurrera. Kultur Etxearekin harremanetan jartzeko: kulturetxea@getxo.eus.
  • Liburuen maileguak automatikoki luzatuko dira gutxienez alarma egoera eten arte. eliburutegia webgunea erabil daiteke. Posta elektronikoak: villamonte.liburutegia@getxo.eus eta sannikolas.liburutegia@getxo.eus
  • Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/noticias/340
  • ¨Getxoko balkoiak¨ lehiaketa. Informazio gehiago: oinarriak

Getxo Kirolak

  • Getxo Kirolak - ek kirol-ikastaroen bost klase on line ematen hasi da zuzenean Internet bidez erabiltzaileentzat.
  • Kiroldegi guztiak (Fadura, Gobela, Andra Mari) itxita daude eta ikastaroak eta jarduerak etenda. Eteteko eta konfinatzeko derrigortasunak jarraitzen badu, fakturazioaren ondorio ekonomikoetarako hartuko da kontuan.
  • Txapelketa guztiak bertan behera geratu dira. 

"Andrés Isasi" Musika Eskola

  • Martxoko ordainagiria ez da bidaliko.
  • Irakasleak prest daude eskuragari dauden bitarteko telefonoiko eta telematikoen bidez, ikasketetan laguntzeko eta orientatzeko.
  • Ikasle ofizialeen matrikula berritzeko epea martxoaren 29ra arte dago zabalik https://www.getxo.eus/eu/musika-eskola/noticias/101
  • Areetako eta Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren bi zentroak itxita daude.

Gazteria

  • Algortako eta Romoko gaztelekuak eta Areetako Ludoteka itxita egongo dira beste abisu bat eman arte.

Jolas-eremuak eta igogailuak

  • Jolas-eremuak itxita daude.
  • Igogailu publikoen edukiera mugatu da,  Ereaga izan ezik, itxita  baitago

Ekonomia Sustapena

  • Zerbitzu berezia langile autonomoentzat eta enpresentzat hainbat erakunde publiko abian jartzen ari diren laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza emate aldera  https://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/459 .
  • GetxoAktibaTU programak mugimendu bat sustatzeko ekimena jarri du abian, Instagramen bideoak argitaratuz, #GetxoAktibaTU etiketarekin, alorrak herritarrekin harremanetan izate aldera https://www.getxo.eus/eu/servicios/comunicacion/notas-prensa/2234
  • Getxolaneko aurrez aurreko jarduera guztiak eteta daude.  Arreta indibidualak baliabide telematikoen bidez egin daiteke (Skype/telefonoa/e-maila …).
  • Coworking gunea itxita dago. 
  • Getxoko elikagaien, edarien, produktuen eta premia biziko ondasunen negozioak - farmazia-establezimenduak, medikoak, optikak eta produktu ortopedikoak, prentsa eta papergintza, estankoak, ekipo teknologikoak, konpainiako animalientzako elikagaiak, eta tindategiak eta ikuztegiak, hemen https://www.getxo.eus/eu/getxolan/empresas/guia-de-empresas-getxolan

Ingurumena eta garbiketa

  • Udalaren garbiketa-zerbitzua indartu da: presiozko ur beroarekin, hidrogarbigailuekin gaikako bilketako edukiontzietarako, era jarraituan, eta desinfektatzailea, eta  baita Fadurako zentraleko ur beroaren aprobetxamenduarekin ere, galtzada zonaldeka baldekadak egiteko. 

    Zeregin horietarako hiru txandatan lan egiten ari da eta produktu deskoipeztatzailea erabiltzen ari da, alkohol-oinarri batekin, desinfektatzeko.

  • Eremu sentikorrak garbitzeko jarduera berria: hipokloritozko soluzio diluitua duten sulfatagailuak dituzten bi ekipo arduratzen dira osasun-zentroetako aurrekaldeez, farmaziez, metro-sarrerez, supermerkatuetako sarrerez, okindegiez, edukiontzien aurrealdeez eta abarrez.

  • Lorezaintza-zerbitzua normaltasunez ari da lanean, segurtasun-baldintzak bermatu baititzake, eta funtsezkoa da berdeguneetako osasungarritasunari eta garbiketari dagokienez.  

  • Etxeko tresnen bilketa: tresnak eta altzariak biltzeko atera aurretik, deitu 94 464 43 80 telefono zenbakira hori adosteko, baina soilik ezinbestekoa bada.  
  • Ingurumen Aretoak bertan behera utzi ditu jarduera guztiak .
  • Getxo Bizi txirringak mailegatzeko zerbitzua eta Punto Garbia etenda daude.
  • Getxoko Garbiguneak zerbitzua mantentzen du astegunean, itxita asteburuetan: Aldundiaren abisua

 

Garraioak eta mugikortasuna (TAO)

  • Udal Gobernuak bertan behera utzi du Aparkamendu Erregulatua-OTA udal Zerbitzuaren gaineko Ordenantzaren aplikazioa, alarma-egoerak irauten duen bitartean. dekretua
  • Bizkaia Zubia
    Getxoko irteerak orduak puntu-puntuan egingo dira, 20 minutuko maiztasunarekin. Portugaleten irteerak 10 minutu geroago egingo dira, 20 minutuko maiztasuna izanik. Era berean, Zubiko langileen lan-baldintzak hobetzeko asmoz, ordu erdiko bi geldialdi egingo dira zerbitzuan. 11: 00etatik 11: 30era eta 17: 00etatik 17: 30era.
  • Metro Bilbao
    Zerbitzu murriztua eguneratuta.
  • Bizkaibus
    Zerbitzu murriztua eguneratuta.

Neurriak Euskadin

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +