Oharrak

2020. urteko zaborren bilketa, garraio eta tratamenduaren tasaren matrikula jendaurrean jartzeko epea eteteko informazio-oharra

2020/03/30

Bat etorriz martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemaileak (COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoak) eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (zeinaren bidez alarma-egoera deklaratzen baita eta zeinak pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzen baitu kasu jakin batzuetan izan ezik) ezarritakoarekin, ondorio guztietarako etengo da 2020. urteko zaborren bilketa, garraio eta tratamenduaren tasaren matrikula jendaurrean jartzeko epea, zeina martxoaren 30ean amaituko baitzen. Hala, 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 1era etengo da; aipatutako azken datan jarriko da berriz, eta jendaurrean egon ez den denbora bete arte egongo da.

2020. URTERAKO ZABORRA BILDU, GARRAIATU ETA TRATATZEAGATIKO TASEN MATRIKULAREN ONARPENA.

2020 urterako Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasen matrikula onartzen duen 915  zenbakidun Dekretua sinatu da, 2020ko otsailaren  26an.

Matrikula jendaurrean ikusgai jarriko da Getxoko Udalaren Zerga Kudeaketaren bulegoetan (Kontu-hartzailetzaren Bulegoak, Foruen kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan), 2020ko martxoaren 9tik 30era, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; interesdunek haien nortasuna egiaztatu beharko dute, datu babestuak baitira, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari  buruzko abenduaren 5eko 3/2018 L.Oren arabera. 

Jakinaraztea iragarkia likidazioen berri emateko jakinarazpen kolektibotzat hartuko dela. Kuota galdagarriak kalkulatzeko, urteko kuota urteko egun-kopuruarekin zatitzen da, eta ordainagiri artean igarotako egunekin biderkatu. Eragiketa horietatik ateratako emaitza ur-hornikuntzako eta -kontsumoko ordainagirien aldi eta epe beretan  bilduko da, halako ordainagiririk balego. Osterantzean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarriko ditu epeak eta aldiak.

Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erroldetan sartzeko edo horietan jasotako datuak aldatzeko egintzen kontra, ebazpena jendaurrean jartzeko epea amaitu eta hilabeteko epean.


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +