Oharrak

Ordenantza Fiskalen aldaketaren behin-behineko onespena

2019/11/07

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga,   Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga, Getxoko Andrés Isasi Udal Musika Eskolako zerbitzugintzagatiko Tasa, Getxo Kirolak TEA-n zerbitzuak emateagatik eta kirol eta kultur jarduerak egiteagatik sortutako Tasa eta Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzan emandako zerbitzuen tasak arautzen dituzten  Ordenantza Fiskalen aldaketaren behin-behineko onespena.

Getxoko Udalak, 2019. urteko urriaren 31an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen  hurrengo Ordenantza Fiskalen  aldaketaren behin-behineko onestea:

  • Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala. 
  • Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
  • Getxoko Andrés Isasi Udal Musika Eskolako zerbitzugintzagatiko Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala. 
  • Getxo Kirolak TEA-n zerbitzuak emateagatik eta kirol eta kultur jarduerak egiteagatik sortutako Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala.
  • Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzan emandako zerbitzuen Tasak arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Bere arrazoiko espedienteak jendearentzat erakusgai gelditzen dira, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek  espedienteak aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +