Oharrak

Bolue kalea itxiko da trafikoarentzat, Manuel Gainzako aparkalekua hormigoitzeko lanak direla eta

2019/10/09

guneko mapa

Algortako Manuel Gainzako aparkalekua eraikitzeko hormigoitze lanak direla eta, bihar ostegunean, urriak 10, Bolue kalea itxiko da zirkulazioarentzat Euskal Herria kaleko sarbidearen parean. Gutxi gorabehera, 08:00etatik 15:00etara egongo da itxita kalea, eta lanak egiten diren bitartean trafikoa aipatutako bi kaleen elkargunean dagoen errotondatik desbideratuko da.

Halaber, ordutegi berean, lanok eragina izango dute metroko trenbide gainean, Geltokia plazaren aurrean dagoen aparkalekuan. Horregatik, aparkaleku horretako sarrera eta irteera Telletxen kokatuko da, aldi baterako.

Eskatzen da adi egotea lanengatik jarriko diren seinaleekin eta eman daitezkeen aginduei erreparatzea. Udalak barkamena eskatzen du eragin daitezkeen enbarazuengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +