Oharrak

Aldaketak Iparbide kaleko zirkulazioan, Makaletako etorbidea birmoldatzeko lanengatik

2019/10/07

mapa

Makaletako etorbidea birmoldatzeko lanak direla eta, Algortako Iparbide kaleko ibilgailuen zirkulazioan aldaketak izango dira, asteazken honetatik, urriaren 9tik aurrera, eta zirkulazio neurri berriak ezarri arte. Hain zuzen ere, aipatutako kaletik ezin izango da Makaletako etorbidera sartu, ondoko kaleetara besteratuko baita zirkulazioa.

Halaber, Bizkaibuseko A3422 linea (Areeta-Berango linea), Iparbidetik behera doana, desbideratuko da eta zerbitzu barik geratuko da aldi baterako, eta berriro jakinarazi arte, María de Ibarra plazan (Las Uves) dagoen geralekua. Zerbitzua Izalde kaletik desbideratuko da Makaletako etorbidean, Fadura parean, Areetako noranzkoan dagoen geralekua erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Udalak barkamena eskatzen du aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +