Oharrak

Neguko ordutegia HABetan eta Turismo Bulegoan

2019/09/26

Datorren asteazkenean, urriak 2, neguko ordutegia indarrean sartuko da Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan. Udaletxean, Romo-Areetan, Andra Marin eta Algortan dauden bulegoetako ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Halere, Algortako Bulegoak, Torrene kalean dagoenak, asteazkenetan arratsaldez zabalduko ditu ateak, 16:30etik 19:00etara.

Turismo Bulegoa

Getxoko Turismo Bulegoaren neguko ordutegia urriaren 1ean, asteartea, indarrean sartuko da. Horrela, Ereagako bulegoan, maiatzaren 31ra arte, jendearentzako ordutegia ondorengo hau izango da: astelehenetik larunbatera 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan: 09:30etik 14:30era. Telefono zenbakia: 94 491 08 00 eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus. Abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1 eta 6an bulegoa itxita egongo da.

Bizkaia Zubiko Informazio Turistikoaren Gunean, urriaren 1etik abenduaren 30era bitartean, ordutegia honako hau izango da: egunero 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era ondorengo jai zubietan izan ezik: urriak 11-13, azaroak 1-3 eta abenduak 6-8. Kasu horietan ordutegia izango da astelehenetik igandera arte 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era. Telefono zenbakia: 615 75 62 90 da. Gune hau itxita egongo da abenduaren 31tik (barne) Aste Santura arte.

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Oficina-turismo-getxo  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +