Oharrak

Getxoko Udal Merkatuko Araudi berria hasiera batean onestea

2019/08/28

Getxoko Udaleko Udalbatzak, 2019ko uztailaren 24ko ohiko bilkuran, hartutako 114. Erabakiaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Getxoko Udal Merkatuko Araudi Berria.

Tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioko izapide bat hastea erabaki da, 30 egunez, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko ondorioetarako.

Erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ezean, ordura arte behin-behinekoa izango den erabakia behin betikoa dela joko da. Araudiaren testu osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, argitaratzen denetik 15 eguneko epean indarrean sar dadin, Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +