Oharrak eta Berriak

Ollarretxe kalean zirkulazioa moztuko da kanalizazio lanengatik

2019/06/06

erreila itxita

Algortako Ollarretxe kalean (Venancioseko bidegurutzearen inguruan) 37.1 Egikaritze-Unitateko lanak direla eta, gaur ostegunetik aurrera galtzadan kanalizazio lanak egin behar dira zenbait zerbitzu ipintzeko, saneamendu-sarearena barne. Lanak, lehenengoz, galtzada erdian zanga bat irekitzeko eta, ondoren, beste erdian. Horregatik, hasiera batean, Bilboko noranzkoan erreila itxiko da; baina Plentzirako noranzko erreila zabalik utziko da.

erreila itxita

Ondoren, Plentzirako noranzko bide hori itxiko da, Bilboranzkoa zabalik lotuko den bitartean. Mozketa horrek ez du, ordea, inguruko kale eta atalondoetan inolako eraginik izango, horietara Sarrikobasotik eta El Redentor kaleetatik sartu ahal izango baita. Lan horiek, printzipioz, datorren ostiralean, hilaren 14an, amaituko dira.

Beste alde batetik, El Redentorreko biribilgunean itxita dagoen erreila zabaltzeko lanak amaitzen ari dira gaur egun.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +