Oharrak eta Berriak

Bidebarrieta eta Ibaibide kaleen arteko bidegurutzea itxita zirkulazioarentzat, zolatze eta seinaleztatze lanengatik (Martxoaren 20tik 22ra arte)

2019/03/18

Areetako Bidebarrieta kalean, Bidebarrieta eta Ibaibide arteko bidegurutzea itxita egongo da zirkulazioarentzat asteazken honetatik, hilak 20, eta ostirala arte, hilak 22, galtzada zolatzeko eta bide-marrak eta seinale bertikalak ipintzeko lanengatik. Izan ere, Bidebarrieta kalean, Amaia eta Ibaibide arteko zatian, plataforma bakarra prestatzeko proiektuan aurreikusitako lanak dira.

Trafikoarentzat bidea ixteko neurriarekin batera, aipatutako bi egunetan, Santa Anako anbulatoriora mugikortasun urriko pertsonak eramango duten anbulantzia eta kotxeak Amaia kaleko bus geltokia erabili beharko dute modu puntualean ibilgailua denbora mugatu batez uzteko.

Horrez gain, Ibaibideko 23-25 eta Máximo Aguirreko 24-26 komunitateetako garajeetara azken kale horretatik sartu beharko da.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +