Oharrak eta Berriak

Romoko Gorbeia kaleko espaloi tarte bat zolatzeko lanak (Martxoaren 20tik aurrera)

2019/03/18

Asteazken honetan, hilak 20, hasiko dira Romo auzoko Gorbeia kaleko espaloian zoladura jartzeko lanak, Kresaltzu eta Gobelaurre arteko zatian. Aurreikusita dago asteazkenean bertan obra-txabolak, materiala eta makinak instalatzeko seinaleak jartzea eta obra-gunea mugarritzea.

Horren ondorioz, alde horretako aparkalekuak kendu egingo dira. Ibilgailuen zirkulazioan, berriz ez da aldaketarik izango –bi noranzkoak bere horretan geratuko dira-, baina adi egotea eskatzen da makinen eta langileen maniobrekin. Lanak egiteko ezarri den epea 2 astekoa da.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +