Urtealaiak

Harremanetarako

Puerto  Orduña kalea, 16 behea
Telefono-zenbakia:94 406 24 27
Posta elektronikoa:urtealaiak@gmail.com

Nor gara?

Elkarte hau 1995eko azaroaren 22an sortu zen eta, gaur egun, 375 bazkide ditu.

Lehenengo ekimenak Eleiz Etxean egin ziren (Andra Mariko apaiz etxea), baina 2002ko martxoan, udalak lagatako lokal batera lekualdatu ginen, Puerto Orduña kaleko 16. zenbakira.

Gure helburua adineko pertsonen garapen osoa lortzea da; topagune bat da, bizi-kalitatea hobetzeko eta adineko pertsonei bakoitzaren berariazko beharretan laguntzeko tokia.

Zentro dinamikoa izan nahi dugu, eta bazkideek kudeaketa prozesuan eta jardueren garapenean nahasiz parte har dezaten nahi dugu, hala nola aisialdikoak, kulturalak, jolas-jarduerak edota aholkularitzakoak.

Zer egiten dugu?

Jardueren eskaintza zabala dugu, besteak beste, Thai-Chi, Yoga, pintura, memoriaren estimulazioa eta bingoa. Karta txapelketak eta Rummy. Gainera, irteera kulturalak eta jaiak antolatzen ditugu.

- Jarduerak 2015 / 2016

Taichi

Tailer hau gure lokalean antolatzen da, urritik ekainera, eta 105 pertsonek hartzen dute parte (95 emakumek eta 10 gizonek).
Astelehenetan eta asteazkenetan egiten da, urriaetatik ekainaetara.

Yoga aulkian

Jarduera hau adineko pertsonentzat egokitu da eta lurrean egin beharrean, aulki batekin egiten da. Hau ere urritik ekainera egiten da, astearteetan, 10:00etatik 11:00etara eta 11:30etik 12:30era. Guztira 37 pertsona etorri ohi dira, 25 emakume eta 12 gizon.

Pintura

Beste hau ere gure lokaletan egiten da, urritik ekainera, ostegunero 10:30etik 12:30era.
12 pertsonek hartzen dute parte (11 emakumek eta 1 gizonek)

Memoriaren estimulazioa

Urriatik maiatzera, Uribe Aldeko Gurutze Gorriko boluntarioek memoria estimulatzeko tailer bat eman dute.

Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era; 26 pertsonek hartzen dute parte (22 emakumek eta 4 gizonek).

Ipuin kontalaria

Ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara

Areto-Dantzak

Asteartetan, 18:00etatik 19:00etara, eta 19:30etik 20:30era. 52 kidek hartzen dute parte (50 emakumek eta 2 gizonek); eskolak urritik ekainera dira.

Sevillanak

Egun hauetan eskaintzen dira sevillanen eskolak:
- Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era.
- Ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, eta 19:30etik 20:30era.

Urritik ekainera. Guztira, 60 kidek hartzen dute parte (58 emakumek eta 2 gizonek). 

Nola gaude antolatuta / Nola kudeatzen da Urtealaiak?

Gure estatutuetan adierazita dagoenaren arabera, elkartearen oinarrizko gobernu eta administrazio organoak Batzar Orokorra eta Zuzendaritza Batzordea dira eta lehendakaritzak, idazkaritzak, diruzaintzak eta 4 batzordekidek osatuko dituzte.

Batzar Orokorrak aukeratzen ditu Zuzendaritza Batzordeko kideak, lau hilabeteko denboraldirako, berariaz ezeztatzen ez bada.

- Estatutuak (PDF / 401 Kb)

Bazkide izateko

Nahi duten pertsona guztiak izan daitezke elkarteko kide, baina baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Aurrez erretiratua, erretiratua edo pentsioduna izan
  • Gutxienez 60 urte izan edota bazkide baten ezkontidea edo bikotea izan

Txartela egiteko argazki bat eta NANaren fotokopia bidali; gainera, urteko kuotaren 10 euroak ordaindu behar dira.

Salbuespen gisa, bazkide izaera eskuratu ahalko dute inguruabar pertsonal eta sozial jakin batzuk biltzen dituztenek, Zuzendaritza Batzordeak onartu ostean.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +