Ibar

Kontaktuak

Lope de Vega kalea, 12. 48930 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 50
Faxa: 94 466 01 56
Posta elektronica: ibarnagusi@gmail.com

- 2014ko txostena (PDF Dokumentua / 527 Kb)

Zer da Ibar Nagusien Etxea?

Ibar Nagusien Etxea eguneko zentroa 1987. urtean inauguratu zen eta 6.396 bazkide zituen 2014ko abenduaren 31n. Zentro bizia izan nahi du, eta bertan bazkideak jardueren prozesu eta garapenean parte hartzen duten eragileak izan daitezen.

Zein dira Ibar Nagusien Etxearen helburuak?

  • Orokorra: Adineko pertsonen kolektiboaren bizi-baldintza sozialak hobetzea
  • Zehatzak:
    • Adineko pertsonek aisialdiko espazioa sormenez eta parte hartuz bizi dezaten bultzatzea.
    • Adineko pertsonak bere zahartzaroaren beraren protagonista izan daitezela sustatzea.
    • Adineko pertsonak bestelako pertsonek partekatutako jardueretan integratzea errazten duten komunitate-programei irekitzen laguntzea, balizko gizarte-isolamenduak galarazteko.

Nola kudeatzen da Ibar Nagusien Etxea?

2000. urtetik aurrera, Ibar Nagusien Etxearen administrazioa Getxoko Udalak eta Ibar-Nagusien Etxea Elkarteak partekatzen dute, eta jardueren kudeaketako zereginetan gehienez ere hamar bazkidek osatutako ordezkatzen du.

Batzar Artezkari hau osatzen duten pertsonak urtero aukeratzen dituzte zentroko bazkideek aurkeztutako hautagaien artean.Batzarra osatzen duten pertsonen eginkizunak hainbat batzordetan banatuta daude, eta hauek, animatzaile soziokulturalarekin batera, Ibar Nagusien Etxearen jarduera guztiak antolatu eta koordinatzeaz arduratzen dira.

Zein dira funtzionamenduko arauak?

Nor egin daiteke bazkide?

Ibar Nagusien Etxearen bazkide izateko beharrezkoa da Getxoko udalerrian erroldatuta egotea eta 60 urtetik gorakoa izatea. Erabateko Ezintasun Iraunkorreko, Erretiro Aurreratuko, Alarguntsako pentsioa edo antzekorik kobratzen duten 50 urtetik gorakoak ere bazkide izan daitezke, betiere norberaren edo besteren konturako lan-jarduerarik egiten ez badute.

Izaera hau ere eskura dezake bazkidearen zuzenbidezko eta egitatezko ezkontideak, eta izaera horri eutsiko dio bazkidea hiltzen bada eta alargunak dagokion pentsioa jasotzen badu. Salbuespen gisa, Batzar Artezkariak edo Zentroaren erakunde titularrak erabakiaren bidez, bazkidearen izaera bereganatu ahal izango du pentsio baten titularra dena edo nolabaiteko gorabehera pertsonal edo sozialak biltzen dituena, edo zentroaren alde zerbitzuak edo laguntza, asmo altruistaz, eskaintzen dituzten pertsonak.

Zein agiri behar ditut bazkide egiteko?

  • N.A.N.
  • Argazkia

Zenbat balio du Ibar Nagusien Etxearen bazkide izateak?

Ibar Nagusien Etxearen bazkide izateko nahikoa da txartelaren prezioa ordaintzea (urtero berritu behar ez den 1,50 euroko ordainketa bakarra), horrek eskubidea emango dio Zentroko zerbitzu guztiak erabiltzeko: ile-apaindegiak, gimnasioa, liburutegia, Internet, egunkarien mailegua, karta eta jokoak, podologia...etab.

Irekitzeko ordutegia

Ibar Nagusien Etxea urteko egun guztietan irekitzen da, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik (egun osoz itxita) eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik (arratsaldez itxita).

Urtearen gainerako egunetan Zentroa zabalik egoten da, hurrengo ordutegia dagoela:

  • Astelehenetik Ostiralera: 9etatik 21etara
  • Larunbat eta igandeetan: 10etatik 21etara

Ibar Nagusien Etxeko zerbitzuen

  • Podologia
    Podologia zerbitzuan arreta jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar zaie Ibar Nagusien Etxeko ordenantzei.
    - Ordutegia:
    • Astelehena eta osteguna
  • Emakumezkoen ile-apaindegia
    Ordutegia:
    • Asteartetik ostiralera: 9:30 -13.30 / 16:00 - 19:30
    • Larunbatetan: 10:00 -14:00etan
  • Gizonezkoen ile-apaindegia
    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00 -14:00 / 16:30 -19:30
  • Taberna-jantokia
    Ibar Nagusien Etxeko taberna-jantokia bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat irekita dago. Prezioak zentroko Zuzendaritza Batzarrak finkatzen ditu urtero, kalitatezko prestazio bat prezio merkean emateko moduan.
    Ordutegia: Egunero 09.30etatik 20:30etara.
  • Masajista
    Astelehena: 09.30 / 14.30

Ibar Nagusien Etxeko jarduerak

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +