Berriak

Eguneko eta Gaueko Harrera Zerbitzuak

2019/10/02

Eguneko eta Gaueko Harrera Zerbitzuak kudeatuko dituen hitzarmena onartuta

Getxoko  Udalak Getxo-Uribe Kostako eskualdean Etxegabeentzako Eguneko eta Gaueko Harrera Zerbitzuak emateko hitzarmena sinatu du, beste urte batez, SORTARAZI giza garapenerako elkarte klaretarrarekin, orain arte indarrean egondakoari jarraipena ematen. Zerbitzuak Algortako Hijas de la Caridad-Karitate Alaben egoitzan eskaintzen dira, Getxoko udalerriarentzat eta  Uribe Kostako Mankomunitatearentzat, eta horregatik lehenak 298.662€ ipiniko ditu eta bigarrenak, 144.391€, hitzarmena abian jartzeko. Horrek ahalbideratzen dituen Zerbitzuak aurreikusita daude Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sarbidea bermatuz, eskubide unibertsal eta subjektibo gisa erabiltzaileen jakien, higiene eta lo egiteko beharrak asetze aldera. Aldi berean, Zerbitzu horiek udal Gizarte Zerbitzuetara hurbiltzeko edo sartzeko atea dira, lehenengo urrats gisa, eta baita hurbilketara, oinarrizko babesa eta beharrei erantzuna emateko, entzuteko, atentzioa emateko eta laguntzeko ere.

Eguneko eta Gaueko Harrera Zerbitzuak

Datorren urteko irailera arte indarrean izango den hitzarmenak, besteak beste, hurrengoak definitzen ditu: eman beharreko zerbitzuak (informazioa, eguneko arreta, gau-ostatua, afaria eta gosaria), hartzaileak, irekiko duen egunak eta ordutegia, ostatua hartzeko gehienezko egun-kopurua, salbuespen-aukerak, udal gizarte-zerbitzuekin koordinatzea eta funtzionamenduari buruzko araudia. 

Ildo horretan, Eguneko Harrera Zerbitzua gizarte esklusio egoeran dauden 18 urtetik gorako pertsonentzat da eta bertan, besteak beste, norberaren higiene, arropak garbitzeko, jantokia bazkarietarako eta askarietarako, informazioa eta egongela izango dituzte. 10 pertsonentzako tokia dago eta urteko egun guztietan egongo da zabalik, 10:00etatik 18.00etara.

Bestalde, Gaueko Harrera Zerbitzua esklusio egoeran daudenentzat da, etxerik gabekoentzat edo igarotzen ari direnentzat, gaua emateko tokia izan dezaten. 19 plaza ditu (15 gizonentzat eta 4 emakumeentzat), eta jantokia afarietarako eta gosarietarako.

Azken urtean (2018ko irailetik 2019ko irailera), Gaueko Harrera Zerbitzuak 184 pertsona (162 gizon eta 22 emakume) artatu ditu eta Eguneko Arretakoak 88 lagun (80 gizon eta 8 emakume).

Sortarazi elkartea 1996tik lan egiten ari da esklusio sozial larrian dauden pertsonen bizi kalitatea eta autonomia hobetzeko. 2012az geroztik, Eguneko Harrera Zerbitzua ematen du elkarteak gure inguruan, eta 2015etik, Hijas de la Caridaden laguntzari esker, beren egoitzan (Karitate 10, Algorta). Gainera, Sortarazik Gaueko Harrera Zerbitzua eman zuen neguan, 2017tik era probisionalean Berangon, eta iaztik Las Hijas de la Caridad kongregazioaren egoitzan. Kongregazioak 20 urte baino gehiago daramatza jantoki, higiene eta arropa garbitzeko zerbitzua ematen, eta 2009az geroztik Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean egiten ari da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +