Berriak

Ke detektagailuak

2019/10/01

Udalak pertsona nagusi gehiagoren etxebizitzetan ipiniko ditu ke detektagailuak

 

Getxoko Udalak adineko pertsonen etxeetan suteak prebenitzeko zerbitzuaren beste adjudikazio bat egin du, 67.000€ko  gehienezko zenbatekoarekin, urte batez. Epealdi horretan, programaren bederatzigarren (2019) eta hamargarren (2020) faseak eramango dira aurrera. 2019an ke- detektagailuak 1935ean jaio eta bakarrik bizi direnen etxeetan ipiniko dituzte, eta baita horiek 65 urtetik gorako pertsonekin bizi badira ere. Gainera, Udalak programaren lehenengo sei faseetan jarritako detektagailuak berrikusi ditu, hain zuzen ere, 1933an baino lehen jaiotakoen etxeetan. 2020an 2936an jaiotakoen etxeetan jarriko dituzte detektagailuak (10.fasea) eta jarritakoak berrikusteen jarraituko du. Aurten, 1933an eta 1934an jaiotakoentzat jarritako detektagailuak berrikusi dira.

 Udalak programa 201ean abian jarri zuenetik, 1620 detektagailu ipini ditu, 1238 pisutan (babespeko aparkamenduetan eta Eduardo Coste eta Ormaza kaleetako udal etxebizitzetan barne).

Detektagailuek alarma-funtzioa beteko lukete  etxean sute bat sortu edo arriskutsua izan daitekeen kea pilatuko balitz. Gainera, etxebizitzaren krokis bat egingo du teknikariak, beharrezkoa izango balitz ebakuazioa egiten laguntzeko.

Detektagailuak jarri aurretik, Getxoko udalak eskutitz bat bidaltzen du jardueraren, zerbitzuaren eta bere funtzionamenduaren berri emateko. Ondoren, aipatutako pertsonek telefono deia jasoko dute detektagailua jartzeko hitzordua adosteko. Deia zein bisita ondo identifikatutako teknikariek egingo dute.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +