Berriak

Jarduerak

2019/01/14

Oroimen aktibo eta smartphoneari buruzko tailerrak pertsona nagusientzat Romo Kultur Etxean antolatutako jardueren artean

Getxo Lagunkoia programaren barruan

Bihartik, asteartetik, urtarrilak 15etik aurrera, 60 urtetik gorakoentzako oroimen aktiboari buruzko tailerra izango da Romo Kultur Etxean, RKEn, Udalak, Uribe Aldeako Gurutz Gorriarekin batera antolatuta, pertsona nagusientzako udalerri atseginago egiteko,  Getxo Lagunkoiaren programaren barruan. Uribe Aldeko Gurutz Gorriarekin elkarlanean antolatutako jarduerak sistema kognitiboa estimulatuko du garapen intelektuala hobetzeko, hainbat ariketaren bitartez. Gainera, jarduera osasuntsuak eta pertsonen sozializazioa sustatuko ditu tailerrak. Saioak asteartero izango dira RKEko hirugarren solairuan, 10:00etatik 11:30era eta 25€ko prezioa izango du.

Bestalde, urtarrilaren 17an, 24an eta 31n smartphone erabiltzeko hasiera-ikastaroa izango da, 10:30etik 12:30era. Udalak eta Uribe Aldeako Gurutz Gorriak ere antolatuta,  jarduerak telefonoarekin aritzeko eta zalantzak argitzeko aukera emango du. Tailerraren prezioa 10€-koa izango da.

Bi jarduera berri horiekin, datozen hilabeteotan osasun hitzaldien zikloarekin jarraituko da, Osakidetzaren Areetako Osasun Zentroaren laguntzarekin. Hurrengo saioa urtarrilaren 29an izango da, aurretiazko borondateei buruz, doako sarrerarekin.

Informazio foiletoa

Getxoko Udalak  aipatutako jarduerei buruzko informazioa duen foileto berria argitaratu berri du eta baita egungo ikasturtea amaitu bitartean, Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan zein gainontzeko geletan 60 urtetik gorako pertsonentzat antolatutako gainontzeko ekimenei eta zerbitzuei buruzkoarekin ere.  Gogoratu, aipatutako solairu horretan eskaintzen diren zerbitzuak direla gizonezkoen eta emakumezkoen ile-apainketa, podologia eta masajista. Getxo Kirolakek bostgarren solairuko gimnasioan mantentze gimnasia, pilates eta yoga eskaintzen ditu. Ekainera arte hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatetan dantza orkestrarekin izaten da ekitaldi aretoan, eta toki berean, hilabete bakoitzeko azken azken ostegunean pelikula bat proiektatuko da (Formentera Lady urtarrilaren 31n).

Udalak foiletoaren 500 ale argitaratu ditu, udalerriko pertsona nagusien elkarteen artean eta gainera RKEn ere hartu ahal izango da eta udal webgunean ikusi.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +