Berriak

2018/02/09

Eguneko Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileek ontzat jotzen dute beren eguneroko zereginetan

Mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako zortzi pertsona erabiltzen ari dira Getxoko udalak duela bi hilabete Jesusen Bihotzaren udal zaharren egoitzan abian jarritako Eguneko Arreta Zerbitzua. Zerbitzuak pertsona jasotzaileei prestazio estimulatzaileak errehabilitatzaileak, heziketakoak eta astiakoak eskaintzen dizkie, beren ohiko bizi tokian egon ahal izateko eta baita beraien autonomia ere laguntzeko. Erabiltzaileek 11:15etik 14:45era bitartean gimnastika egiten dute eta estimulazio, psiko-afektibo, komunikazio, astia eta fisioterapiako tailerretan ere hartzen dute parte.

Parte hartzaileek uste dute zerbitzu berriak laguntzen diela beren eguneroko eginbeharretan, norberaren zaintzan eta sozializazioan. Gainera, oso positibotzat jotzen dituzte egoitzara eramaten dituen garraiobide egokitua eta zentroan bertan bazkaltzeko duten aukera. 

Eguneko Arreta Zerbitzuak 12 lagunentzako tokia du. Interesa dutenek udalerrian erroldatuta egon behar dute eta eskaera dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu beharko dute.  Zerbitzua bateragarria da Telelaguntza zerbitzuarekin eta familia inguruan zaintzeko,  laguntza pertsonalerako eta pertsona nagusientzako  diru-laguntzen zerbitzuarekin. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +