Instalazioak

Residencia

Egoitza 6.400 m2 inguruko eraikina da, lau solairurekin, guztiz berriztatua eta leku handikoa; gainera, beharrezko guztiarekin hornituta dago. Zentroaren irisgarritasuna erabatekoa da, hesi arkitektonikoak erabat desagerrarazi dira eta. Ekipamenduek eta instalazioek indarrean dagoen araudia betetzen dute.

Lehenengo, hirugarren eta laugarren solairuak menpekotasunaren 2 eta 3 gradukoentzat dira. Bigarrenean sendagilearen, farmazia, erizainen, psikologia, erabilera anitzeko aretoa, Etxebizitza Komunitarioa eta Eguneko Arreta udal Zerbitzurako aldea. 

Vivienda Comunitaria

Etxebizitza Komunitarioa

Etxebizitza Komunitarioa 65 urtetik gorako pertsonentzat da, intentsitate gutxiko laguntzarekin eta inguru komunitarioan bizitza autonomoa ahalbideratu ahal izateko. Etxebizitza egokia ez duten pertsonentzako edo/eta bizikidetza o bakartasun arazoak (isolatze soziala) dituztenentzako ostatu zerbitzua da hau, jasangarritasun eta/edo bizigarritasun baldintzekin. Etxebizitzaren helburuak dira giza inguruan pertsona erabiltzaileak jarraitzea, beren autonomia gradua hobetzea, beren garapen autonomoa ahalbideratzen duten ahalmenen narriadura prebenitzea, beren isolatzea ekiditea eta beren segurtasun sentimendua erraztea.

Etxebizitzak 13 gela ditu (12 indibidual eta bat bikoitza, guztira 14 plaza), egokitutako komunarekin eta eguneroko oinarrizko jarduerak egin ahal izateko ekipamendua, hau da amankomuneko guneak, esate baterako, sukalde txiki bat eta egongela bat (erabiltzaile bakoitzak astiaz gozatu ahal izateko, bakarrik edo bere bisitekin, era pribatuan).

Pertsona interesatuek udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute gizarte langile batekin hitzordua eskatzeko. Horrek eskatzailearen beharren hasierako balorazioa egingo du eta zerbitzuak horiei erantzuna emateko egokia den ala ez erabakiko du. Eskatzaileek 65 urte eta mendekotasunaren 1. gradua eduki behar dituzte (salbuespenez, 60 edo gehiago, gainontzeko izapideak betetzen badituzte) eta Getxon erroldatuta eta eskaera aurkeztu baino azken 12 hilabete lehenago, jarraian, etxebizitza udalerrian eduki behar dute.

Atención Diurna

Eguneko Arreta Zerbitzurako aldea

Udal  Eguneko Arreta Zerbitzuak pertsona jasotzaileei prestazio estimulatzaileak errehabilitatzaileak, heziketakoak eta astiakoak eskaintzen dizkie, beren ohiko bizi tokian egon ahal izateko eta baita beraien autonomia ere laguntzeko. 12 plaza dituen zerbitzua mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonentzat da ((menpekotasunaren lehenengo gradukoentzat).

Erabiltzaileek 11:15etik 14:45era bitartean gimnastika egiten dute eta estimulazio, psiko-afektibo, komunikazio, astia eta fisioterapiako tailerretan ere hartzen dute parte.

Zerbitzu honekiko interesa dutenek udalerrian erroldatuta egon behar dute eta eskaera dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu beharko dute.  Zerbitzua bateragarria da Telelaguntza zerbitzuarekin eta familia inguruan zaintzeko,  laguntza pertsonalerako eta pertsona nagusientzako  diru-laguntzen zerbitzuarekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +