Berriak

Udaltzaingoan erregistratutako intzidentzia

2019/03/22

Igo egin zen 2018an Udaltzaingoan erregistratutako intzidentzia kopurua

Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroak 21.981 intzidentzia erregistratu zituen 2018an (2017an baino 960 gehiago). Aurreko urteetan bezala, gehienek trafikoarekin zer ikusia zuten eta, ondoren, herritarren segurtasunarekin eta udal ordenantzekin.

Gaur egun, Getxoko Udaltzaingoak 118 agente ditu, 17 andrazkoak eta 101 gizonezkoak, eta horien batez besteko adina 43 urte da. 2018an programatutako 3.207 zeregin egin zituzten (gehienak trafikoa, herritarren segurtasuna, ekimen kulturalak, prebentziozko kanpainak eta udal ordenantzekin zer ikusia zutenak). Oinez egindako zerbitzuek gora egin zuten: 2018an 1.765 korrika egin zituzten –patruila-ibilgailuetan doazen agenteek oinez egindako zerbitzuak, 82 minutu batez besteko iraupenaz) – eta auzozainek (auzoko poliziek) 1.950 zerbitzu egin zituzten, oinez.

Trafikoa eta bide-segurtasuna

2018an, Getxon, 365 istripu egon ziren: 282 biktima bakoak eta 83tan biktimak egon ziren. Pertsona bat zendu zen, 12 larri zaurituta eta 67 arin zaurituta egon ziren.

Harrapaketei dagokienez (%+11, 40 egon ziren eta, horien ondorioz, pertsona bat hil egin zen, 9 larri zaurituta eta 20 arin zaurituta gertatu ziren. %52 kasutan pertsona ahulak izan ziren harrapatuak (adingabetuak eta 65 urte baino gehiago dituztenak) eta arrazoiak izan ziren, batez ere, oharkabetasuna eta/edo hutsegitea. 

Prebentziozko kanpainen 147 kontrol egin ziren. 151 kontrol egon ziren, horietako 42 Ertzaintzarekin elkarlanean. Alkoholemiagatik, 51 atestatu egin zituzten, eta alkoholemiagatik 48 salaketa tramitatu ziren (-96) eta 16 pertsona atxilotu edo egotzi zituzten.

9.680 trafiko salaketa egon ziren eta 24.412 TAO arau-hausteagatik.

Herritarren segurtasuna

2018an 908 zigor-legea hauste egon ziren, aurreko urtean baino 26 gehiago. Hori dela eta, delitu-tasa 1.000 biztanleko 13an kokatu da. Delitu gehienak izan ziren: ebasketak (288), kalteak

 (259) eta indarkeria erabiliz egindako lapurretak (139). 29 arau-hauste iruzurrengatik egon ziren, 52 lesioengatik –gehienak arinak-, 55 edari alkoholikoen menpe gidatzeagatik, 32 indarkeria edo larderia erabiliz egindako lapurretengatik, 15 ordena publikoaren aurka egiteagatik, 7 drogekin trafikatzeagatik eta sexu askatasunaren aurka egiteagatik.

Iaz, Udaltzaingoak 191 pertsona atxilotu zituen (2017an baino 15 gehiago), gehienak Kode Penalarekin (%61-63) eta Bide Segurtasunarekin (%30-37) erlazionatuta

Genero indarkeriari dagokionez, 17 espediente zabaldu ziren (2017an baino 6 gehiago): 14

Animaliak eta zaratak

Udaltzaingoak animaliekin zerikusia zuten 709 intzidentzia jaso zituen, eta Ingurumenarekin lotutako 112 salaketaren akta egin zuen.

Zaratari dagokionez, 634 intzidentzia egon ziren eta 18 sonometria egin zituzten. Lonjekin lotutako 91 intzidentzia egon ziren (-46) eta 65 akta bidali zizkioten Udaleko Gazteria Arloari.

Obretako hutsuneengatik 1.073 intzidentzia egon ziren. Kale-garbiketari dagokionez, 76 akta egin ziren (49 kalean pixa egiteagatik, 5 grafitiak eta 3 kartelak), Bidezaintzara 608 abisu bidali ziren eta 153 Hirigintza Diziplinara (obra-lizentziak, jarduera, ikuskaritza teknikoak, sonometriak, kontzertuak eta seinalizazioa).

Pertsonak laguntzea eta Merkataritza

Getxoko udaltzainek 1.826 laguntza-zerbitzu eman zituen 2018an: 391 eztabaida eta borrokengatik, 330 alarmengatik ibilgailuetan eta establezimenduetan, 332 pertsonen larrialdiengatik, 290 pertsonak erortzeagatik, eta 291 matxurengatik ibilgailuetan.

Merkataritza Unitateak udalerriko 4.371 establezimendu bisitatu zituen (2017an baino 939 gehiago). Lizentziekin lotutako intzidentziak 472 izan ziren.

 

genero indarkeriagatik eta 3 familia-indarkeriagatik. Bi salaketa egon ziren sexu erasoengatik (aurreko urtean baino bat gutxiago). Udaltzainek biolentziaren 1.898 biktimari egin zizkieten zaintza lanak (2017an baino 195 gutxiago).

 

 

Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +