Berriak

Iruzur batez ohartarazi da

2019/03/08

Getxoko Udaltzaingoak iruzur batez ohartarazi du, aldizkari batean publizitatea egiteko bere izenean dirua eskatzen duena

Getxoko Udaltzaingoak iruzur bati buruz ohartarazi nahi du. Hain zuzen ere, bere izenean aldizkari batean publizitatea egiteko dirua eskatzen ari direla.

Atzo ostegunean, martxoak 7, bi merkatarik Udaltzaingora deitu zuten dei bati buruz informazioa eskatzeko, deia susmagarria zelakoan. Horretan, Udaltzaingoaren aldizkari batean publizitatea egiteko aukera ematen zieten diruaren truke. Dendariei aldizkari hori ez dela existitzen esan ondoren, Ikerketa Unitatea hasi zen behar ziren izapideak egiten gertatutakoa argitzeko.

Getxoko Udaltzaingoak herritarrei, oro har, eta dendariei, bereziki, aipatutako aldizkaria ez dela existitzen ohartarazi nahi die eta, horretan publizitatea egiteko dirua eskatuz dei bat jasotzen badute Udaltzaingoarekin kontaktuan jartzeko eskatzen du, ez-zilegi penal horren atzean daudenak identifikatzeko eta epailearen esku ipintzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +