Berriak

Hitzaldi musikalen zikloa

2019/03/12

Hitzaldi musikalen zikloa: “Los instrumentos musicales y el canto a través de las culturas e idiomas de Europa y Asia” 

Martxoaren 15etik apirilaren 12ra bitartean, Areetako Andrés Isasi  Musika Eskolak  Los instrumentos musicales y el canto a través de las culturas e idiomas de Europa y Asia zikloa hartuko du. Aurreko urteetan bezala, hizlaria Jose Mª Bretos Linaza getxotarra izango da, Akustika eta organologia eta Akustika musikala gaien irakaslea MUSIKENE-Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. 

Hitzaldiak ostiraletan izango dira, 18:00etan, Eskolako mediatekan eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.

Bretos irakasleak aipatu duenez, hitzaldi-ziklo hori adin guztietako publikoari zuzenduta dago eta bertan “Asia eta Europako askotariko kulturak beren hizkuntzen bidez aletuko dira; izan ere, horien sonoritate propioa oso garrantzitsua izan da musikaltasun jatorra osatzeko. Hala, hizkuntzetatik abiatuta, kontinente bietako hainbat herritako abesteko erak eta musika instrumentu bereizgarrienak nabarmenduko dira. Gainera, espresio artistiko horien adibiderik azpimarragarrienekin lotuko dira, bereziki UNESCOk kultura ondare ukiezin eta gizadiaren ondare izendatu dituenekin”.

Egitaraua

Lehenengo hitzaldia martxoaren 15ean izango da eta bere gaia Las culturas indoeuropeas del Mediterráneo.

Martxoaren 22an hizlariak honakoa aztertuko du: Las culturas indoeuropeas del norte y centro de Europa; eta hilaren 29an, Las culturas indoeuropeas de Asia. Zikloa apirilaren 12an bukatuko da honako analisiarekin: Culturas diversas de Europa y Asia.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +