Berriak

Lan Eskaintza Publikoa

2019/03/14

Getxoko Musika Eskola eta Donostiako Musika eta Dantza Udal Musikaren arteko hitzarmena Lan Boltsa berritzeko

Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak hitzarmena berritu dute irakasleen eta liburutegietako langileen lan-poltsen kudeaketa bateratzeko.

Horrela, datorren apirilaren 4ra arte, interesdunek izena eman ahal izango dute eskaria, dokumentuak eta merituak aurkeztuz. Apirilaren 9an behin-behineko erabakia argitaratuko da, onartutakoak eta kanpo utzitakoak zehazteko eta proben datak ezagutzera emateko. Onartutako eta kanpo utzitako pertsonen behin betiko zerrenda eta erabakia apirilaren 29an ezagutuko da. Behin merituak eta dokumentuak egiaztatu, eta gaitasun-proba kanporatzaileak egin ondoren, borondatezko ariketak egingo dituzte, baita merituak egiaztatu ere; ostean behin-behineko emaitzak ezagutzera emango dira.

Ekimen horri esker, hitzarmenaren aurreko iraunaldian (azkeneko hiru urtean) Getxon 14 pertsona kontratatu zituzten Musika Eskolan lan egiteko, batez ere honako sailetan: metalezko haize-tresnak, gitarra, pianoa eta Lengoaia Musikala.

Informazio guztia hemen:  http://www.getxo.eus/eu/musika-eskola/organizacion/bolsa-trabajo

 

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua eta nabegazioa

Abisu horiak:
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +