Eraikina: Lehen Areetako Gizarte Etxea

Lehen Areetako Gizarte Etxea zen tokian dago Andrés Isasi Musika Eskola. Getxoko Udalak eraikina birgaitu zuen, udalerriko musikari bultzadatxo bat emateko.

Musika Eskolaren egoitza izan aurretik, Gizarte Etxean jarduera ugari egin dira, getxotar guztien mesedetan.

Areetan Gizarte Etxea egiteko jatorrizko ideia bertako bizilagun batzuena izan zuten, hogeiko hamarkadaren erdialdean. Sinestunak ziren eta Mesedeetako Ama parrokiako jarduera soziokulturaletan murgilduta zeuden. Bilbao eta Imaz arkitektoek gauzatu zuten ideia hori; 1929. urtean hasi ziren eraikuntza lanak egiten.

Aintzineko eraikinaEraikin berria

70 urteotan, Gizarte Etxean jarduera asko burutu dira, pertsona asko eta askoren ilusio eta ahaleginei esker. Hasieran edadekoentzako jolas-zentroa eta apaiz biren landetxea (etxebizitza) zen, baina parrokiaren eta Acción Católicaren inguruan mugitzen ziren gaztetxoen etxea ere izan zen; bertan biltzen, ikasten eta jolasten zuten.

Areto ederra zegoen. 500 pertsonentzako lekua zegoen, eta umeek (eta hain ume ez zirenek ere) itzel pasatzen zuten bertan. Batik bat zinema eta antzerkirako aretoa zen; getxotarrek han ikusi zituzten soinudun zinemako lehendabiziko filmeak. Herritarrek antzeztutako hainbat antzerki lanetan ere parte hartu zuten getxotar askok, modu aktiboan nahiz ikusle soil gisa. Sasoi horretan, orduko gai garrantzitsuei buruzko hitzaldiak ere egiten ziren, eta horren inguruan jardun soziokultural oparoa egon zen.

1936an Gerra Zibila hasi zen. Mesedeetako eliza erre egin zen, eta zinema eta antzerkirako aretoa otoitzerako erabili zen, harik eta 1945. urtean parrokia berria eraiki zen arte. Aro horretan, Acción Católicako gazteek goiko solairuko areto eta zerbitzuak, liburutegia eta abara erabiltzen jarraitu zuten.

Antzerki eta zinemarako aretoa berregin zenean, kultura eta gizarte jardun handia egon zen: zinema, zaletuen antzerkia, Bizkaiko lehenetariko zine-kluba, hitzaldiak, erakusketak, etab. Hirurogeiko hamarkadaren azken urteetan jarduera horiek gainbehera egin zuten. Geroago, Berantzagi dantza-taldeari baimena eman zitzaion goiko solairuko aretoak erabiltzeko, bertan entseguak egiteko eta prestatzeko. Gizarte Etxea zinema-areto publiko bilakatu zen: Getxoko zinemarik jatorrenetakoa eta girorik ezin hobearekin. Bertan arratsalde entretenigarriak igaro ohi ziren. Hirurogeita hamarreko hamarkadan zinema itxi egin zen. Lokala itxi zen, hondatu egin zuten eta zati bat birrindu.

Orduan heldu zitzaion txanda Andrés Isasi Musika Eskolari, Areetako Kontserbatorioa. Musikak zaharberritu eta biziberritu du eraikin neo-barroko eder hau, getxotar guztien gozamenerako. Musikaz gainezka dago harrezkero eraikin hau, Getxoko herriaren zerbitzutan.

1986tik 1992ra, 2618/66 dekretuak araututako ikasketa-planaren oinarrizko eta erdi mailetako ikasketak eskaini zituen Kontserbatorioak. 1992. urtean, Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorra ezarri zenean, Kontserbatorioa Musika Eskola bihurtu zen.

Hasieratik izan zuen oso harrera Musika Eskolak getxotarren artean eta, denborarekin, Areetako egungo instalazioak handitu beharra ekarri du harrera on horrek. Zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, Musika Eskolak azpi-egoitza bat izango du Algortako Getxo Antzoki berriari atxikitako eraikin batean.

Musika Eskolak 120 lagunentzako auditorioa izango du Algortako egoitzan, Eskolako musika-talde ezberdinak entseatzeko egokitutako entsegu-gela bat eta, oraindik zehaztu gabe dagoen arren, musika-tresnen irakaskuntzarako hamabi bat gela izango ditugu, lau estudio-kabina, taldekako irakaskuntzarako lau gela eta hainbat bulego.

 

Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +