2019 /2020 Ikasturtea

 Matrícula

2019-2020 ikasturtean Musika Eskolan sartzeko eskaera berrien behin-behineko zerrendak. Mesedez, plaza eskatu duzuenok, egiazta itzazue erantsitako dokumentuan ageri diren datuak. Zuzenak ez badira, mesedez, eman iezaguzu horren berri arasines@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez, zuzendu ahal izan ditzagun.

2019/2020 Ikasturtea. Matrikulazio-orientazioak

  1. Eskabide berrietarako izena emateko epea: maiatzaren 15etik 31ra arte.
  2. Matrikula: on-line edo aurrez aurre egin dezakezue: (EPEA ITXITA DAGO)
    - Matrikula aurrez aurre: eskolako bulegoetan entregatuz matrikula-orria beteta
    - Matrikula on-line: prozesu hau web gune nagusitik egin daiteke.
  3. Oharrak
    -
    Aurretiko izen-ematea betetzen ari zara. Matrikulazioa behin betikoa bihurtuko da eskolen ordutegia onartu ondoren.
    - Plaza libreen esleipena zozketa publiko baten bidez egingo da; eskatzaileak, sartu ahal izateko, honen emaitzaren arabera ordenatuko dira.
    - Zozketa izan baino 48 ordu lehenago, zerrendak publikoki argitaratuko dira (bai hau web orrian baita Musika Eskolako iragarki-tauletan ere) egin beharreko zuzenketak egin ahal izateko.
    - Getxon erroldatutako eskatzaileek dute lehentasuna sartzeko unean.
    - 4 eta 5 urteko umeak, 2015 eta 2014an jaioak, Musika eta Mugimenduan matrikulatuko dira.
    - 6 urteko umeak, 2013an jaioak, Musika eta Mugimenduan eta Musika-tresnaren Hastapenean matrikulatuko dira.
    - 7 urteko umeak, 2012an jaioak, Musika-Hizkuntza eta Musika-tresnaren Hastapenean matrikulatuko dira.
    - 7 urte baino gehiagokoentzat, derrigorrezkoa da musika-tresna aukeratzea. Gehienez hiru adierazi daitezke, lehentasunez ordenaturik, kasu guztietan plazak ezin baitira bermatu. Aukera ezazu bat izen-emate-formularioko goitibeherako menuetako bakoitzean.
    - Musika-tresnaz aparte, nahi adina irakasgai aukera daitezke. Aurretiko ezaguera musikalik eduki ezean, nahitaezkoa duzu Musika-Hizkuntzan matrikulatzea.
    - Harremanetarako e-mail bat eta telefono mugikor zenbaki bat behintzat jarri beharko dira, behar izanez gero, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
    - Ez ahaztu dagokion laukitxoa markatzea, egiten ditugun irudietan nahiz grabaketetan zure seme/alaba agertzea nahi EZ baduzu.
    - Lengoaia Musikaleko N1 eta N2M1 taldeetako eta musika-tresnetako leku libreak kontsultatu ahal izango dira iragarki-taulan edota Musika Eskolaren web-orrian.
  4. Bizi Proiektua: Getxoko Musika Eskolak euskara eta gaztelaniaren elkarBIZItzarako Bizi Proiektuarekin bat egin du. Horrela, ikasgaiak nagusiki euskaraz izaten dira hizkuntza menperatzen ez duten ikasleei arreta pertsonalizatua eskainiz. 2019-2020 ikasturtetik aurrera Musika eta Mugimendua eta Musika-hizkuntzako N2M3 mailara zabalduko da. www.getxo.eus web orrialdean bi hizkuntzatan irakasten ditugun espezialitateak kontsultatu ditzakezue. Bizi Proiektua (PDF / 462 Kb)
  5. Irizpideak ikasleak egoitza bietan kokatzeko: Ikasle guztiek ikasiko dute, ahal den guztietan, euren etxetik hurbilen dagoen eskolan, espezialitatea eskola bietako bakar batean ikasten duten ikasleek izan ezik. Eskola beteta badago, 14 urte baino gutxiago duten ikasleek edukiko dute lehentasuna dagokien eskolan ikasteko.  
  6. Musika-tresnaren Hastapena: 6 eta 7 urteko ikasleek Musika-tresnaren Hastapena ikasgaian ere egin beharko dute matrikula. Irakasgai hau 5 ostiraletan emango da ikasturtean zehar; kontzertu didaktiko gisakoa izango da, horren ostean tailer moduko saio batzuk izango dira eta bertan ikasleek aipatutako kontzertuko tresnak ezagutu eta probatuko dituzte. 
  7. Tasa eta prezio publikoak:
    - Urte osorako matrikula (denentzat):  30€
    - Urte osorako tasak:
    a. Musika-tresna 351€
    b. Musika-tresnaren Hastapena 45€
    c. Taldekako irakasgaiak 198€ (Musika eta Mugimendua, Musika-Hizkuntza, Orkestra, Banda, Abesbatza, Ganbera-taldea, Fanfarrea, Konboa, Informatika Musikala, Ahots-teknika…)
    d. Musikoterapia  (irakaskuntza denboraren arabera)
    Prezioak alda daitezke
    - Matrikula, irailaren bigarren hamabostaldian ordainduko da, plaza eta ordutegiak baieztatu ondoren. MATRIKULAREN ZENBATEKOA EZ DA ITZULIKO.
    - Tasak hiru epetan ordainduko dira: urrian, urtarrilean eta apirilean. Kasu guztietan bigarren hamabostaldian.
    - Getxoko udalerrian erroldatuta ez dauden ikasleek tasetan %50 gehiago ordainduko dute.

Informazio gehiagorako

Edozein zalantza argitzeko, etorri Andrés Isasi Musika Eskolara:

  • Areetan, Mesedeetako kalea 6, goizez (09:30 - 13:30) zein arratsaldez (16:00 - 20:00), 944.646.011 telefonoa. Ostiraletan goizez (09:30-13:30), arratsaldez (16:00-19:00).
  • Algortan, Basagoiti etorbidea 77, ostegunetan goizez (09.30 – 13:30), arratsaldez astelehenetik ostilarera (15:30 - 20:00), 944.646.022 telefonoa.
  • Korreo elektronikoa: arasines@getxo.eus 

Ikasgaiak 

  • Taldeka: Musika eta mugimendua 4-5 urte (BIZI) / Musika eta mugimendua 6 urte (BIZI) / Musika Hizkuntza / Jazz - Armonia / Ganbara Taldea / Musika Tresnaren Hastapena
  • Talde Instrumentala: Abesbatza / Aixerrota Orkestra / Andres Isasi Orkestra / Gitarra Taldea / Konboa / Banda Txikia / Banda Gaztea / Akordeoi Taldea / Fanfarriak
  • Musika tresnak: Biolina / Biola (BIZI) / Biolontxeloa / Kontrabaxua (BIZI) / Gitarra / Baxu elektrikoa (BIZI) / Inprobisazioa / Flauta (BIZI) / Oboea (BIZI) / Klarinetea (BIZI) / Saxofoia (BIZI) / Tronpeta (BIZI) / Tronpa /(BIZI) Tronboia (BIZI) / Tuba (BIZI) / Perkusioa / Txistua (BIZI) / Alboka / Panderoa / Akordeoia (BIZI) / Trikitixa (BIZI) / Txalaparta (BIZI) / Bertako Perkusioa (BIZI) / Pianoa / Kantua (BIZI) / Ahots-teknika 
Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +