Berriak

3.851 km era jasangarrian ibiliak

2018/10/10

3.851 km era jasangarrian ibiliak eta 653 kg CO2renak eguratsari aurreztuak

sari banaketa

3.851 km era jasangarrian ibiliak da “Mugi zaitez Getxotik” erronkak utzitako balantzea, udal Ingurumen Arloak iragan irailean Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen barruan sustatutako txapelketa. Erronka horren helburua garraiobide jasangarrien erabilera bultzatzea zen; eta horretarako, garraio publikoan 80 km, bizikletan edo patinetan 40 kilometro edo oinez 20 km egin behar ziren, irailaren 16tik 30era bitartean.

Erronkan aktiboki parte hartu zuten 65 pertsonatatik, 53k gainditu zuten, gehienak neurrian gaindika. Ibilitako 3.851 km-etatik, 1.573 oinez egin zituzten, 1.037 km bizikletaz eta 1.241 km garraio publikoan. Modu jasangarrian egindako kilometro guzti horiei esker 653 kg CO2 ez dira isuri eguratsera, bide hori gasolina edo gasoliozko ibilgailu pribatu batean eginez gero isuriko zenaren besteko kopurua.

Zozketa eta sari banaketa

Pizgarri gisa, parte-hartzaileek puntuak (zikloak deitutakoak) irabazten zituzten ibilitako kilometro bakoitzeko: ziklo 1 garraio publikoan egindako kilometro bakoitzeko, 2 bizikletan edo patinetan egindakoagatik eta 4 ziklo oinez egiteagatik. Gutxienez 80 ziklo lortu zituzten parte-hartzaile guztien artean lau sari banatu dira zuzenean, gaur goizean bertan Villamonteko Kultur Etxean ospatutako ekitaldian.

Saria jaso duten pertsonak honako hauek dira: Cristian Fernández, 4k Sport Cam kamera urperagarria. Xabi Vela, bizikletarako alprojak. Cristina del Rosario, 2 lagunentzako afaria. Silvia Civera, 2 lagunentzako Spa eta Masajea.

Bestalde, lortutako ziklo edo puntuen ordez beherapenak eskuratu ditzakete parte-hartzaileek, ekimen honetara atxikitako saltoki eta enpresatan.

Halaber, Mugikortasun Asteko “Konbinatu eta Mugitu!” Argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea amaituta, bizikleta tolesgarri bat zozketatu da parte-hartzaileen artean. Bi garraiobide jasangarri desberdin erabiliz argazkiak bidali behar ziren. Saria jaso duen pertsona Josu Yañez izan da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +