Mugikortasun

Semana de la Movilidad

Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko dugu irailaren 16tik 22ra. Oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoa udalerriko protagonista hutsak izango dira zazpi egun hauetan zehar eta herritarrak mugikortasun-alternatibak erabiltzera gonbidatuko ditugu, autoaren ordez.

IBILI GUREKIN lelopean, ekintza eta jarduera ugari antolatu ditu Getxoko Udalak bizikletaren, patinetearen eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Halaber, mugikortasun iraunkorrak gure osasuna eta poltsikorako, ingurumenerako eta udalerriko ongizaterako dakartzan abantailak ezagutaraziko ditu Udalak.

Oinezkoek, txirrindulariek eta garraio publikoak gero eta eremu gehiago berreskuratu dituzte Getxon, kaleak elkarbizitzarako gune seguruak izan daitezen berriz ere. 2019ko Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, hirian mugitzeko aukera eta konbinazio anitzak bultzatuko ditugu, intermodalitatea helburu izanik. Hala, auzokideen erosotasuna handitu, kutsadura eta auto pilaketak murriztu eta osasuna zein bizi kalitatea hobetuko dira.

Oinez edo bizikletaz egiteko ibilbideak, patineteak alokatzeko gunea, bigarren eskuko ibilgailu jasangarrien merkatua, hitzaldiak, lehen sorospenen tailer praktikoa eta ‘zumba’ maratoia nabarmenduko dira aurtengo edizioan, hala nola haurrek, gazteek eta helduek gozatuko dituzten jarduera mordo bat aire zabalean. Halaber, Autorik Gabeko Eguna ospatuko dugu irailaren 22an. Hauxe da, izan ere, Europako ekimen honen jatorria, hirietan trafikoak eragindako arazoak arintzeko konponbide berriak aurkitu nahi dituena. Haurrentzako ekintza ugari eta kirol-erakusketak izango dira egun honetan, hala nola, gimnastika erritmikoa, patinajea, hockeya, diskolariak, borroka-arteak, gurpil-aulkiei egokitutako zirkuitua, etab.


Ez hutsik egin! Espero zaitugu!

Zumba 

‘Zumba fitness’ maratoia

  • Larunbata 21. Areetako geltokia plaza. 11.00-13.00

Zapatilak prest izan irailaren 21ean, larunbata, Areetako Geltokia Plazara arrapaladan abiatzeko. 11:00etatik aurrera, primeran pasako duzu dantza eta ariketa fisikoa egiten bi ordutan zehar. Erresistentzia eta malgutasuna hobetuko dituzu fitnessen adituak diren bi monitorek jarriko duten musikaren erritmora.

 

Mercado

Bigarren eskuko bizikleten merkatua

  • Larunbata 21. Algortako geltokia plaza. 16.00-20.00

Zer da?
Erabilitako bizikleten eta mugikortasun jasangarria errazten duten bestelako objektuen (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak…) berrerabilpena bultzatzeko ekimena. Herritar guztiek parte har dezakete gordailu sistema baten bidez funtzionatzen duen salerosketa azoka honetan.

Nola parte har dezakezu?
Saldu nahi dituzun bizikleta edo objektuak Algortako Geltokiko Plazara ekarri larunbatean 16:00etatik aurrera. Gordailu zerbitzuan erregistratuta geratuko dira zuk erabakitako prezioarekin. Objektu bat baino gehiago ekar dezakezu. Antolakuntzak salgaiak zaintzearen eta saltzearen ardura hartuko du merkatua irekita dagoen bitartean. 20:00etan bueltatu beharko duzu salmentaren zenbatekoa edo gordailuan utzitako dirua biltzera. Zerbitzu hau doakoa da.

Behar duzun bizikleta hori prezio ezin hobean erosteko aukera paregabea izango duzu. Ez dira 350 €-tik gorako prezioak onartuko. Salgaien jabeek erabakiko dute salmenta-prezioa; hala ere, merkatu honen helburua ez da irabaziak egitea, udalerrian berrerabilpena eta bizikletaren erabilera bultzatzea baizik.

Bizikletak saldu nahi dituztenek NAN-a, telefono zenbaki bat eta salmenta-prezioa aurkeztu beharko dituzte. Erregistro-zenbaki bat emango zaie eta bizikleta salgai jarriko da. 

 

Mugikortasunaren asteko jarduerak

Pedalei eragiten ikasi (astelehena 16tik osteguna 19ra)

Movilidad

  • Izen-ematea. Telefonoz: 605 74 90 64. E-postaz: getxomovilidad@gmail.com helbidean, hautatutako jarduera, izen-abizenak eta zure telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.
  • 18:00etatik 20:00etara 
  • Evaristo Churruca kaia

Bizikletaz ibiltzen irakatsiko dizugu! Helduentzako bizikletak eskuragai izango ditugu. Haurrek, ordea, 8 urtetik gorakoak izan eta euren neurrirako egokiak diren bizikletak eraman beharko dituzte. 16 urtetik beherakoek kaskoa eraman beharko dute nahitaez.

 

Kamisetei segika mugi zaitez (astelehena 16)

Camiseta

  • 11:00etatik 14:00etara
  • Areetan zehar

Segway batean igota joango den pertsona batek kamisetak* banatuko ditu ibilgailu jasangarrietan mugitzen direnen artean. *Kamisetak agortu arte

 

Zatoz patinete elektriko bat probatzera! (asteartea 17)

Patinete

  • 11:00etatik 20:00etara
  • Areetako geltokia plaza

Patinete elektrikoa hiri-zirkuitu batean probatzeko eta bere abantailak ezagutzeko aukera izango duzu Eskooters-en eskutik. Bere APP berria aurkeztuko dizu enpresak. 

 

Hitzaldia eta aurkezpena: egurrezko bizikletak (asteazkea 18)

Bicicletas

  • Izen-ematea. Telefonoz: 605 74 90 64. E-postaz: getxomovilidad@gmail.com helbidean, hautatutako jarduera, izen-abizenak eta zure telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Romo Kultur Etxea (RKE)
  • 19.00-20.30

Mugikortasuneko kontsularia eta Axalko CEO-a den Aitzol Fernández Aguirrezabalak Europako merkatuan liderra izan nahi duen egurrezko bizikleta berri hau aurkeztuko du.

 

 Kamisetei segika mugi zaitez (osteguna 19)

Camiseta

  • 11.00etatik - 14.00etara
  • Algorta zehar

Segway batean igota joango den pertsona batek kamisetak* banatuko ditu ibilgailu jasangarrietan mugitzen direnen artean. *Kamisetak agortu arte

 

Lehen sorospenen tailer praktikoa (osteguna 19)

  • Areetako geltokia plaza
  • 18.00etatik -20.00etara

 

Lehen sorospenen tailer praktiko eta erakusgarria, Getxoko Gurutze Gorriaren eskutik. Nola jokatu istripu baten aurrean: zauriak lotu, oholak jarri, immobilizatu, BBB…

 

Patinaje tailerra (ostirala 20)

Patinaje

  • Areetako geltokia plaza
  • 17.00etatik - 20.00etara

Getxo Irristan Klubarekin batera patinatu eta hockeyan aritu patinen gainean. Kirol zirraragarria da!

 

Gaueko ibilbidea bizikletaz (ostirala 20)

Ruta

  • Izen-ematea. Telefonoz: 605 74 90 64. E-postaz: getxomovilidad@gmail.com helbidean, hautatutako jarduera, izen-abizenak eta zure telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Bizkaia zubia
  • 20.00etatik - 21.30etara

Familiei zuzenduta, gure itsasaldeaz era osasuntsu eta iraunkorrean gozatzeko. Zure bizikleta ekar dezakezu edo gureak erabili! Kaskoa nahitaezkoa da 16 urtetik beherakoentzat. 

 

Goazen mendira! (larunbata 21)

  • Izen-ematea. Telefonoz: 605 74 90 64. E-postaz: getxomovilidad@gmail.com helbidean, hautatutako jarduera, izen-abizenak eta zure telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Etorkizuna kluba(Basagoiti Etorbidea 69, behea - Algorta)
  • 09.00etatik - 13.00etara

Ibilbide zirkularra Getxoko Etorkizuna mendi klubarekin. Klubean amaituko dugu ibilbidea, merezitako ‘lunch’ batekin.

 

Autorik gabeko eguna ospatzen (igandea 22)

Telletxe kalea (Algorta)

  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Kart, bizikleta eta patineteentzako zirkuitu bihurtuko dugu kalea. Neska-mutilek euren lehenengo gidatzeko baimena lortuko dute eta haurrentzako autoeskolan ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute.
  • 12:00etatik 13:30era. Borroka Arteei buruzko MasterClassa, TATAMI4ALL-en eskutik.
  • 17:00etatik 20:00etara. BIZKAIA DISKOLARIAK. Ultimate frisbee-ren erakustaldia eta hastapenak.

Kale Nagusia (Areeta)

  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Jolas erraldoiak familiartean. Betiko jolasez beteko ditugu kaleak, baina bertsio erraldoietan. Zatoz lagunekin edo familiarekin primeran pasatzera!
  • 11:30etik 13:30era. Gimnastika Erritmiko tailerra GETXOKO GIMNASTIKA KLUBAREKIN.
  • 17:00etatik 20:00etara. Gurpil-aulkiei egokitutako zirkuitua eta jarduera HASZTEN ELKARTEAREN eskutik.
  • 17:00etatik 19:00etara. Patinaje tailerra AZKARRENAK KLUBaren aldamenean.

Mapa

Ibilgailuen zirkulazio etenak Algortan eta Areetan

Irailaren 22an, igandea, 8:00etatik 20:00etara, ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua mugatuta egongo da Algorta eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan. Garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da kale hauetan. Murrizketek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta aldez aurretik Getxoko Udalaren baimena duten establezimenduen ibilgailuetan.

Eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus Mesedez, zure ibilgailua kendu aipatutako kaleetatik antolatutako jarduerak ez oztopatzeko. Garabiak gune
hauetan aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko ditu.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +