Gazteirudiak

“GAZTEIRUDIAK 2020” Oinarriak

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Gazteirudiak deialdiaren berri ematen du. Horren bidez Getxoko gazteek egindako material grafikoa –argazkiak, marrazkiak eta muntaia grafikoak- lortu nahi dira. Lan horiek Gazteriaren Udal Zerbitzuaren edo, Gazteria Zerbitzuak horretarako baimena eman badu, beste edozein Udal zerbitzuren (Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazioa, Berdintasuna...) argitalpenak grafikoki irudiztatzeko erabiliko dira.

Hautatutako lanak egilearen izenarekin batera argitaratuko dira.

PARTE-HARTZAILEAK

14 eta 20 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, Getxon bizi baldin badira.

MODALITATEAK

Parte hartzeko hiru modalitate egongo dira:

  • Argazkia
  • Marrazkia
  • Muntaia grafikoak

GAIA

Lanen edukia edozein izan daiteke Getxon kokatuta baldin badago eta bertako gazteak eta horiekin lotutako jarduerak eta elementuak ageri baldin badira. Gai nagusi hori kontuan izanda, indarkeriarik gabeko irudiak izan beharko dira, eduki sexistarik, arrazistarik, xenofoborik edo mota orotako bazterkeriarik gabeak. Berdintasuna, kultura, teknologia, euskara, kirola, aisialdia eta hezkuntza islatzen duten irudiak bilatzen ari gara. Baita norbanakoak edo giza-taldeak non aniztasuna islatzen den, lana, bidaiak, ingurumena, elkartasuna, kultur aniztasuna etab islatzen dutenak ere.

Irudietako elementu grafikoek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Modu orekatuan agertzea gazteen aniztasuna
  • Gazteria jarrera positiboetan agertzea.

Argazkietan ageri direnak ezagutzeko moduan baldin badaude, egileak pertsona horien baimena beharko du argazkiak argitaratu ahal izateko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Teknika librea izango da hiru modalitateetan, eta egilearen sormen gaitasuna baloratuko da. Arte grafikoetan erreproduzitzeko zailak diren teknikak ekidin egingo dira.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehinez, 5 lan aurkeztu ahal izango ditu eta aurkeztutako guztien artean gehienez 2 aukeratu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Guztira, gehienez, 50 lan aukeratuko dira.

EPEA ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Irudiak apirilaren 13tik maiatzaren 9ra, biak barne, bidali behar dira. Posta elektronikoz bidaliko dira gaztebulegoa@getxo.eus helbidera.

Aukeratu ez diren lanak ezabatu egingo dira Gazteria Zerbitzuaren fitxategietatik eta ez dira erabiliko baldin eta egileak , berariaz , #GetxoAktibaTU traolarekin argiratzeko baimenik ematen ez badu. Kasu horretan ere, behin erabili eta ezabatu egingo dira.

LANEN BIDALKETA

Ezaugarri tekniko hauek izango dituzte lanek:

Marrazkiak: eskanerra dutenek lanak kalitate onean eskaneatu beharko dituzte (300 ppp-ko erresoluzioa) Eskanerrik ez duenak marrazkiari ateratako argazkia bidali dezake tamañarik handienean. Behin lanak aukeratuz gero jatorrizko irudoa eskatu ahakl izango da Gazteria Zerbitzuan eskaneatzeko. Horren ondoren, lana itzuliko da.

Gainerako lanak: ahalik eta kalitaterik handienean bidaliko dira.

Irudi fitxategiaren izenean egilearen izena eta lanaren izena agertu behar da. Halaber, egilearen NANaren irudia ere bidali behar da. Dena bidaliko da gaztebulegoa@getxo.eus helbidera.

Parte-hartzaile bakoitzak, lanak bidali eta gero ondorengo formularioa bete eta bidali beharko du.

LANEN AUKERAKETA

Lanak aukeratzeko irizpideak irudien kalitatea, egokitasuna euskarri deberdinetara eramateko eta aniztasuna izango dira. Aniztasunari dagokionez, gaien aniztasuna baloratuko da eta, baita ere, egileen adinaren aniztasuna. Izan ere, hautaketak adin tarte guztiak islatu behar ditu.

ORDAINKETA

Aukeratzen den lan bakoitzeko 15 € emango dira. Diru-kopuru hori egileari eskatuko zaion kontu zenbakian sartuko da.

ERABAKITZEKO EPEA

Gazteria Zerbitzuak egingo du lanen hautaketa.

Aukeratutako lanen eta egileen zerrenda udal web gunean (www.getxo.eus/gazteria) argitaratuko da maiatzaren 4an

Hautatutako lanak, automatikoki, Getxoko Udalarenak izango dira eta berak nahi beste bider argitaratu ahal izango ditu.

#GetxoAktibaTU: partehartzaileek baimena eman ahal izango diute hautatu ez diren irudiak sare sozialetan #GetxoAktibaTU traolarekin argitaratzeko, getxotarron sormen gaitasunaren adierazle gisa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +