Doako informazio zerbitzua

Hainbat urte daramatzagu Getxoko gazteentzat interesgarria den informazioa hautazko zerbitzuaren bidez lau haizeetara zabaltzen.

Zerbitzu honetarako harpidetza eginez gero zure sakelako telefonoan edo postontzi elektronikoan zuk aurrez hautatutako gaiei buruzko informazioa aldiro-aldiko jasoko duzu.

Hainbat gairi buruzko informazioa jaso dezakezu: lana (eskaintza publiko zein pribatua), ikasketak eta formakuntza (ikastaroak, tailerrak...), aisialdia (kultur eta aisialdi jarduerak...), sariak, bekak eta diru-laguntzak, etxebizitza eta ostatuak, gai monografikoak (euskara, drogak, sexualitatea...) eta trukaketak.

 Zerbitzu hau 5 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago. Beraz, haurren legezko ordezkariak direnek ere aukera dute heuren seme-alabentzako informazioa eskatzeko.

Harpidetza egitea erraza da. Behean duzun formularioa bete ala Gazte Informazio Bulegora etorri besterik ez da egin behar (Tangora etxea, Algortako etorbidea 98). Informazio gehiago 944.66.353 telefonoan.

Gai hauei buruzko informazio jaso nahi dut

Segurtasun-galdera

Erantzun galdera honi informazioa bidali ahal izateko

Zenbat da + ?

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +