Gauegun Gaztelekua

Zer da?

Gauegun gaztelekua 11 urtetik (beteak) 17 urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.

Zer egin daiteke gaztelekuan?

Algortako gaztelekuko gela balioanitza

Hainbat gune daude:

  • topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia
  • 17:00etatik 18:00etara etxerako lanak egiteko, marrazteko, margozteko edo xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela
  • ordenagailu-gela
  • mahai-joku, dokumentazio edo aldizkari gela
  • erabilera anitzetarako gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola, air hockey mahaia eta gehiago


Zer egin behar da?

Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.

Gaztelekuak

Noiz joan daiteke gaztelekura?

Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara. Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 22:00etara.

Udako ordutegia (uztaila): astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00etatik 20:30etara. Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara. Igandetan: 17:00etatik 20:00etara.

Astelehenetan itxita dago, baita abuztuan ere.

Txanda sistema

Ostiral eta larunbatetan txandak daude:

  • 17:00etatik 19:30etara: 11 urtetik 13 urtera bitarteko neska-mutilentzat
  • 19:30etatik 22:00etara: 14 urtetik 17 urtera bitartekoentzat

Non dago gaztelekua?

Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan.
Telefonoa 944660356
Posta elektronikoa: gauegungaztelekua@getxo.eus

2019ko azaroko programazioa

  • Azaroan zehar: BIOLENTZIA MATXISTAREN KONTRA, BORROKA FEMINISTA!: 6, 12, 26an
  • Azaroak 2: ASANBLEA, ABENDUKO PROGRAMAZIOA
  • Azaroak 8: MASTER CHEF: AREPAK
  • Azaroak 15: ESKULANA: SLIME
  • Azaroak 22: MASTER CHEF: RAMEN
  • Azaroak 23: JAIA: GAZTELEKUAREN 10. URTEURRENA
  • Azaroak 28: JOLASA: ASESINO
  • Azaroak 29: JOLASA: TINIEBLAK
  • Azaroak 30 eta abenduak 1: ASTEBURU PASA: URDUÑA

             

 getxo_gauegun

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +