ZOZKETAREN EMAITZAK. HERRIKO UDALEKUAK. 2019

GARRANTZITSUA:

Daturen bat zuzena ez bada edo plazaren bat nahi ez baduzu jar zaitez lehen bait lehen Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan 944.660.018 telefonoan (ordutegia, 7:15-14:30)

ZERRENDA IKUSI

Ordainketa egiteko prozedura

Ordainketa egiteko epea ekainaren 4tik 11a bitartean zabalduko da, biak barne. Epe horretan ordainketa egiten ez bada plaza automatikoki galduko da.

Ordainketa egiteko jarraitu honako urrats hauek:

1.urratsa. Joan edozein Herritarrentzako Arreta Bulegotara eta esan udalekuak ordaindu nahi dituzula eta umearen izena eta ordaindu nahi duzun txanda eman. Ordainketa egiteko dokumentua emango dizute.

Ordainketa egingo duena ez bada izena eman duena inprimaki hau bete eta eraman beharko duzu.

2.urratsa. Dokumentu horrekin internet bidez ordaindu ahal izango da, edo eraman banketxe batera eta bertan ordaindu (ez duzu ordainagiria berriro ekarri behar)

Informazio batzarra

Plaza lortu duten familiei informazio osagarria emateko batzar batera deituko zaie, ekainaren 24an, 19:00etan Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, z/g)

 

Ordutegiak:

-  Txangoa dagoen egunetan (*): 9:00-17:30, lau egun txanda bakoitzean

-  Txangorik ez dagoen egunetan: 9:00-14:00, gainerako egunetan

Deskargatu hemen udalekuen programazioa

Oharra: Umeak 9:00etatik 9:30era bitartean sar daitezke.

Prezioak: Prezioak umeko eta txandako dira.

  • Prezio arrunta: 128 €
  • Prezio murriztua (ikusi taulak): 58 €
  • Kategoria orokorreko familia ugaria: 96 €
  • Kategoria bereziko familia ugaria: 77 €
  • Prezio murriztua eskatu duen kategoria orokorreko familia ugaria: 43 €
  • Prezio murriztua eskatu duen kategoria bereziko familia ugaria: 35 €

Prezio murriztua eskatzeko diru-sarrera taula

 

Bizikidetza unitateko kide kopurua

 

Diru-sarrera gordinak hilean

2

1.241 €

3 edo gehiago

1.371 €

 

Zozketaren baldintzak: aurreinskripzioek plaza kopurua gainditzen badute zozketa egingo da. Hona hemen zozketaren irizpideak:

 -       Behar bereziak dauzkaten umeen eskaerak ez dira zozketan sartuko. Plaza automatikoki emango zaie. Laguntza zerbitzua izango da.

 -       Zozketan familia bakoitza multzoka zozketatuko da kontziliazioa laguntzeko (salbu eta behar bereziak dauzkaten umeen kasuan)

Informazio batzarra: plaza lortu duten familiei informazio osagarria emateko batzar batera deituko zaie, ekainaren 24an, 19:00etan Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, z/g)

Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 21era.

Argibideak: 94 466 03 53 (Gazte Informazio Bulegoan)

Argibideak: Gazte Informazio Bulegoan

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +