Kultur arteko sentsibilizazio programak
Kulturen arteko sentsibilizazio programak
Getxoko Udalaren helburu estrategikoetako bat bakea eta bizikidetza oinarri dituen kultura sustatzea eta bultzatzea da. Garatutako ekintzen artean, sentsibilizazio-programa sendotu da kultura arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren prebentzioaren arloan, herritarren artean zein hezkuntza esparruan: GETXO Kultura artean. Immigrazio Unitateak sustatutako espazioetan eta beste udal arlo batzuek sustatutako espazio sendotuetan garatzen da.
GETXOKO ETORKINAK PLATAFORMA osatzen duten immigrazioaren arloko elkarteen partaidetza ezinbestekoa da ekintza hauek garatzeko. Horrez gain, udaleko programazioarekin batera, elkarteek jardueren programa trinkoa garatzen dute udalerrian.
URTEROKO KANPAINAK
MARTXOAK 21. Arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna
EKAINAK 20. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna
ABENDUAK 18. Immigranteen nazioarteko eguna
ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIA
BIZILAGUNAK - LA FAMILIA DE AL LADO - NEXT DOOR FAMILY
UDALEKO BESTE ARLOEKIN ELKARLANERAKO GUNEAK
Emakumeen kulturarteko elkarrizketak – Jabekuntzarako kulturarteko espazioa.
Kulturen arteko gunea Getxo Folk Jaialdian
Munduko Paisaiak Liburutegietan
BESTE PROGRAMAK
KULTUREN ARTEAN GETXO I. Irrati Tailerra 2012
ZUBIAK 2012. Aniztasunaren aldeko Arrazakeriaren aurkako I. Film Laburren Lehiaketa
BIDEOAK
Gure YOUTUBEko Kanala: http://www.youtube.com/user/KULTURENARTEANGETXO