Aurkezpena
Getxoko Udalaren 2012-2015Legegintzaldi Plana inflexio-puntu garrantzitsua eta laguntza handia izan zen udalerriko kultura artekotasunaren paradigma sendotzeko. Helburu estrategikoetako bat gizarte-politika aurreratuak garatzea izan zen, eta helburu hori lortzeko jarduera garrantzitsuenetako bat hauxe da:“Kultura arteko hiriaren estrategia sendotzea, aniztasuna aitortzean oinarritua; bertako eta atzerriko pertsonen arteko eragin-trukea edo elkarrekintza bultzatzea; parte-hartze politikoa eta soziala sustatzea; eta diskriminazioari aurrea hartzea”. |
2004. urtetik, Getxok langile tekniko espezializatuak dauzka Immigrazio eta Kultura artekotasun Unitatean. Egungo organigraman Esku-hartze Komunitarioaren Saila – Gizarte Kohesioko Arloa atxiki da. Honako funtzio hauek dauzka:
- Kultura-aniztasuna kudeatzeko udal-plangintza bultzatzea.
- Udalaren arloetako plan, programa, baliabide eta zerbitzuetan kultura artekotasunaren ikuspegia kontuan har dezaten sustatzea.
- Errealitate soziala diagnostikatzea kultura arteko ikuspuntutik (Tokiko Immigrazio Behatokiaren bitartez edo udaleko arloek sustatutako beste ikerlanetan parte hartuz).
- Migratutako pertsonei eta errefuxiatuei harrera egiteko berariazko programak ezarri eta sustatzea.
- Kultura arteko bizikidetasunari eta arrazismoaren prebentzioari buruz sentsibilizatzeko ekintzak burutzea herritarren nahiz hezkuntzaren esparruetan.
- Elkarte-sarea sendotzea eta parte-hartze soziala sustatzea immigrazioaren esparruan nahiz etorkinei eman beharreko laguntzaren arloan.
- Immigrazioaren eta kultura artekotasunaren esparruan udalerrian esku hartzen duten erakundeekin (hezkuntzan, osasunean, lanean eta beste alor batzuetan) eta sareekin (udal-sareak eta udalez gaindikoak) koordinazioan aritzea.
EUSKADIN
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 17. artikuluak honako eskumen propio hau ezarri du: “immigrazio alorrean gizarteratze-politikak kudeatzea, atzerritartasunaren inguruko legeriarekin bat etorrita eta erakunde autonomikoekin lankidetzan”.
Lan hori irmoki bultzatu eta babestu du autonomia-alorreko koordinazio-espazioak 2004. urtetik: Eusko Jaurlaritzak bultzatutako etorkinentzako udal-mailako harrera-sarea
Gaur egun, Herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren esparruan jarduteko V. Plana eta Euskadiko Immigrazioaren aldeko Itun Soziala osatzen dute jarduketa-esparrua.
Euskal Sareak aipatutako Planaren tresnen koordinazioa ahalbidetzen du.
- BILTZEN: Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetasunerako Euskal Zerbitzua.
- IKUSPEGI: Euskal Immigrazio Behatokia.
- Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa.
- AHOLKU SAREA: Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa.
- ERA BEREAN: Diskriminazioaren aurkako Sarea.
ESTATUAN NAHIZ EUROPAN
2011. urtetik, Getxo Espainiako Kultura arteko Hirien Sarean (RECI) dago, Europako Kontseiluak sustatzen duen eta 120 hiri baino gehiagok osatzen duten Intercultural Cities (ICC) programaren esparruan. Programa horrek honela definitzen du hiria:
- Kultura arteko hiria nazionalitate, jatorri, hizkuntza edo sinesmen/erlijio desberdineko pertsonek osatzen dute.
- Ordezkari politikoek eta herritar gehienek zerbait positibotzat jotzen dute aniztasuna, baliabide gisa.
- Hiria aktiboki jarduten da diskriminazioaren aurkako borrokan, eta gobernamendua, erakundeak nahiz zerbitzuak askotariko biztanleriaren premietara egokitzen ditu.
- Hiriak aniztasunari nahiz kultura-gatazkari aurre egiteko estrategia eta tresnak dauzka.
- Askotariko taldeen arteko nahaste eta interakzio handiagoa sustatzen du espazio publikoan.
Gaur egun, 18 hirik[1], gehi Tenerife uharteko Cabildok, osatzen dute RECI. RECI sareko hiriak biztanleriaren aniztasun soziokultural handiagoa izateak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko kultura arteko ikuspegia daukan konpromisoa batzen ditu.
Guztira, ICCren Europako testuinguruan, 100 udalerri baino gehiago eta estatuetako beste 5 sare (Italia, Norvegia, Portugal, Ukrania eta Maroko) batera aurrera egiteko konpromisoa hartu dute Europako Kontseiluarekin, “kultura arteko hiriaren” ideia lortze aldera.
Europako Kontseiluaren ICC proiektuaren inguruko informazio guztia http://www.coe.int/en/web/interculturalcities webgunean dago eskuragarri, Getxori aplikatutako ICC index delakoaren emaitzak barne (2016ko urtarrilean argitaratutakoak).
[1] Bartzelona, Bilbo, Cartagena, Castelló de la Plana, Donostia, Fuenlabrada, Getafe, Getxo, Jerez de la Frontera, Logroño, Madril, Malaga, Parla, Sabadell, Salt, Santa Coloma de Gramenet, Tenerife uhartea, Tortosa eta Zaragoza.
Immigrazioa eta Kulturartekotasunaren Unitatea.
Getxoko Udala
Urgull kalea, s/n. 48991
Tel: 94 466 01 51
Fax: 94 466 01 55
kulturatekotasuna@getxo.eus
Facebook GetxoICC
Twitter: @getxoICC
Instagram: GetxoICC
Facebook Intercultural Cities: https://www.facebook.com/ICCities
Facebook RECI: https://www.facebook.com/CiudadesInterculturales