Berriak

Diagnostikoa

2020/11/20

Udala lanean ari da migratuen eta errefuxiatuen Harrerari buruzko Diagnostikoa egiteko

Getxoko Udala migratuen eta errefuxiatuen harrerari buruzko diagnostiko bat egiten ari da, etorkizunean harrera-plan komunitario bat egite aldera. Ekimenaren helburua da elkartasuna eta kultura-aniztasunaren onarpena sustatzea, abantaila gisa ulertuta, 2020-2023 Udal Legegintzaldiko Planaren erronken artean jasotzen den bezala. Getxo Kulturarteko Hiri gisa kokatu da mapan, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatutako RECI Kulturarteko Hirien Sarean parte hartzeari esker. "Ibilbide luzea daramagu harrerari buruzko hainbat ekintza planteatzen, eta une garrantzitsua dela uste dugu, beste esparru batzuetatik ere, autonomikotik eta Estatutik adibidez, hausnarketak eta etorkizunean eman beharreko pausoak planteatzen ari baitira. Integrazio politiketarantz lanean jarraitzen dugu, berdintasunezko eta kulturen arteko gizarte batean aurrera egiten jarraitzeko ", azpimarratu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Diagnostikoaren bidez, udalak kulturartekotasunaren, berdintasunaren eta garapenerako lankidetzaren arloan ari diren eragile, alderdi politiko, erakunde laguntzaile (besteak beste, Perualde, Mujeres con Voz, Amekadi, UNESCO Etxea, Zabalketa, Aisibizia, Moviltik), pertsona harreragile eta abegitsu askoren ahotsa jaso nahi da.

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, Diagnostikoan parte-hartzea murriztu egin da. Orain arte egindako lanaren laburpena udalaren dagoen bideoan ikus daiteke:

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +