Berriak

Zurrumurruen kontrako

2020/10/06

Zurrumurruen kontrako online bidezko hiru mintegi hurrengo hilabeteotan

cartel

Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiak online bidezko beste hiru mintegi antolatu ditu urtearen azken hiruhilekorako, arrazismoaren inguruan hausnartzeko, xenofobia eta diskriminazioa prebenitzeko eta bizikidetza eta aniztasun kulturala hobetzeko. Lehena urriaren 21ean izango da eta gaia Kontakizunak Lepetik: bizikidetzaren aldeko sasoiko langileak izango da, Seydou Diop, #Regularización Ya mugimenduko kidearen eskutik;

 

 bigarrena, azaroaren 19an, Kulturarteko hezkuntza. Estereotipoetan ez erortzeko gakoak, Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko kulturarteko hezkuntzako irakaslearekin, eta azkena, abenduaren 16an, Narratiba berriak: komikia eta umorea estereotipoak kontzientziatzeko desmuntatzeko tresna gisa titulupean, Quan Zhou ilustratzaile eta arrazakeriaren aurkako aktibistaren eskutik.

Mintegiak 18:00etan hasiko dira, Amekadi, Euskadiko bitartekaritza elkartearen Zoom kanalaren bidez. Izenematea eta informazio gehiago helbide elektronikoaren edo 662 425 662 telefono zenbakiaren bidez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +