Berriak

2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategiak

2019/02/06

2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategiak bizikidetzaren alde egingo du lan kultur artekotasuneko udalerrian

Diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasun kulturalaren onurak aprobetxatzea du xede 2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategiak, modu horretan, herritar guztien pertzepzioak, jarrerak eta jokabideak aldatzea sustatzeko eta, era horretan, 2013az geroztik Getxoko Udala sustatzen ari lan ildoei jarraipena emateko. “Estrategiak immigrazioaren, babeslekuen eta kultura-aniztasunaren aurka sortzen diren zurrumurru, estereotipo negatibo, aurreiritzi eta albiste faltsuen ondorioei aurre egitea du helburu, traba handia direlako kultura aniztasunean oinarritu­tako gizarte batean elkarren arteko harremana eta bizikidetza eskuratu ahal izateko”, nabarmendu du Elena Coriak, Kultur artekotasun eta Immigrazioko zinegotziak.

Estrategiaren helburuak dira herritarrak, banaka nahiz erakundeetako ordezkari gisa inplikatu eta trebatzea, zurrumurruen aurkako agenteen sare bat sortzeko; pentsamolde kritikoa sustatzea eta estereotipo, aurrei­ritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzeko eta agenda politikoan eta sozialean eragitea, hartara, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea gizartearentzat oso helburu kolektibo garrantzitsua dela onartzeko. 

Getxoko Estrategia kulturarteko udal-politikan koka­tuta dago; politika hori udalak sustatzen du hainbat pertsonak eta erakundek osatutako sare baten laguntzarekin, “oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak direnak”, Elena Coriaren hitzetan. Estrategia ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarearen baitan dago, eta ekimenera geroz eta gehiago atxikitzen ari diren estatuko eta Europako hiriekin lotura du, Antirumours Global proiektuaren bidez. Xabier Aierdi hezitzaile eta ZAS, Zurrumurruen Aurkako Sareko kideak Getxon burututako lana goraipatu du eta baita herritarren lana eta maila guztietan urratsak ematen segitzearen garrantzia ere, “estereotipo xenofoboen egiazkotasuna zalantzan jartzen, isilik geratu gabe, eta baieztapen faltsuak bertan behera utziz”.  

Soinu instalazioa

2019ko Zurrumurrurik Ez Estrategiaren sinboloa loroak izaten segituko du eta horregatik, gaurtik eta 15 egunez, Villamonteko Kultur Etxearen sarreran izango den soinu instalazioaren ( “loro gunea”) protagonista izango da. Ondoren Areetako geltokian jarriko da, Metro Bilbaoren laguntzari esker, eta baliteke udalerriko beste toki batzuetan ere habia ipintzea. Horretan, 30 minutuero, hiru lororen arteko hiru elkarrizketa (euskaraz eta gazteleraz) entzun ahal izango dira, Maite Arroitajauregiren Zurrumurru kantaren segundo batzuekin. Soinu instalazioaren ondoan kartel bat egongo da, zurrumurruak entzun direnen oharrarekin eta baita Zurrumurrurik Ez estrategiari buruzko informazioa (webgunea/gizarte sareak/informazio foiletoak) lortzeko egin beharrekoari buruzkoarekin ere.  

Zurrumurruen kontrako poltsa

Gainera, zurrumurruen aurkako ekintzei eta kulturarteko jarduerei buruzko informazioa jasotzeko izena ematen duten lehenengo 300 pertsonak poltsa bat jasoko dute, Estrategiaren loroarekin, Loroa erbia delakoan? leloarekin. Izena eman nahi dutenek Interneten bidez egin dezakete udal webgunean eta poltsa jasotzeko argibideekin emaila jasoko dute. Herritarren Arretarako Bulegoetan ere inprimakiak eta poltsak egongo dira. 

Parte hartzeko erak

2019an Zurrumurrurik Ez Estrategiaren ardatzak izango dira prestakuntza, partaidetza, dinamizazioa, zabaltzea eta lana gazteekin. Alde batetik, Zurrumurrurik EZ agenteen oinarrizko prestakuntza izango da, martxoaren 26tik apirilaren 11rako arteko astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara, RKE, Romo Kultur Etxean. Izen-ematea: www.getxo.eus/antirumores  edo Herritarren Arretarako Bulegoetan. Lehentasuna izango dute Getxon bizi edo lan egiten duten pertsonek. Haurtzaindegi-zerbitzua (gutxienez, bi egun lehenago eskatu behar da).

Sakontzeko tailerretan Zurrumurruen aurkako agenteek identifikatutako gaiak aztertuko dira, patxadaz eta sakonean, irailaren 21ean, urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an, (larunbatetan), 11:00etatik 14:00etara, RKEn, eta haurtzaindegi zerbitzua izango da. Izen-ematea: www.getxo.eus/antirumores eta Herritarren Arretarako Bulegoetan.  

Administrazio publikoko eta erakunde laguntzaileetako pertsonei zuzendutako prestakuntza urrian izango da. Informazioa:

Zurrumurruen aurkako gazteen ekintza-talde bat sortzeko lanean arituko da Estrategia eta horretarako AISIBIZIA talde eragilearen laguntza dago. Urte osoan zehar hainbat jarduera eta topaketa egingo dituzte eta irailean zurrumurruen aurkako laugarren Gazte Topaketa izango da, “helburua baita kolektibo horren lana ikusaraztea udalerrian”, azaldu du Ane Lezamak, Estrategia dinamizatuko duen AMEKADI elkarteko kideak.

Zurrumurruen kontrako agenteek osatutako lan taldeek bere jarduerarekin jarraituko dute, hausnarketarako eta ekintzetarako guneak.

Azkenik, jakin-mina eta interesa duten herritarrek udalerrian dagoen aniztasuna goraipatzen dutenek, hau da, elkar ezagutu, uneak partekatu eta pertsonen arteko zubiak eraiki nahi dituztenek Bizilagunak jardueretan har dezakete parte. (www.getxo.eus/bizilagunak).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +