Berriak

Alkateak parte hartu du

2018/12/19

Alkateak parte hartu du gizarte inklusiboagoren aldeko on line bidezko kanpaina batean

Imanol Landak, Getxoko Alkateak, Europako Batzordearen Intercultural Cities programako beste alkate batzuekin batera, parte hartu du gizarte inklusiboagoren aldeko on line bidezko kanpainan(https://go.coe.int/nqEMt), atzo, abenduaren 18an, ospatu zen Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Landak nabarmendu du Getxon familia errefuxiatuak hartzea sendotzeko AUZOLANA esperientzia, ikuspegi komunitariotik, herritarren eta gizarte entitateen laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Era berean, Alkateak kaixo.getxo.eus (harrerako hizkuntza batzuetako gidaren webgunean) ikusgai dagoen udalerrirako ongietorria eta aniztasunaren kultur artekoari buruzko hausnarketa biltzen dituen bideoa (https://www.youtube.com/watch?v=cJLYkbKxWmo) gizarteratzerako aprobetxatu du. 

Intercultural Cities mundu osoko 130 hiri baino gehiago batzen dituen sarea da, eta kultur arteko lente baten bidezko azterketa egitean laguntza ematen du eta baita aniztasuna era positiboan kudeatzera eta aniztasunaren abantaila errealitate egitera laguntzen duten kultur arteko estrategia integralak garatzeko ere. Programak integrazio interkulturala sustatzen du, tokiko mailan giza eskubideak babestera laguntzeko, eta hiriei laguntzen die berdintasuna eta diskriminazio eza bermatzera, kulturen arteko topaketa eta erakundeak irekiak eta inklusiboak izatera ere. 

Jarduerak

Era berean, herritarrei gogoratu nahi zaie, 2018ko Immigrazioko ikuspegia ikusgai dagoela www.getxo.eus/intercultural webgunearen atalean eta Udalak antolatutako jardueren programan parte hartzera gonbidatuta dagoela. Horien artean, Mujeres migrantes africanas en la encrucijada izenburupeko solasaldia izango da arratsaldean, 18:00etan, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren programazioaren barruan, Jeanne Rolanderen eskutik. Ikertzaile, hezitzaile eta aktibista feminista den hizlariaren tesiaren ondorioak zabaltzeko ziklo batean kokatuta da hitzaldia.

Bestalde, bihar, abenduaren 20an, ostegunean, 19:00etan, Como si nunca hubieran sido izeneko poema ilustratuaren aurkezpena izango da Romo Kultur Etxean, Javier Gallego Crudo, Juan Gallego eta Idoia Moreno, Médicos Sin Frontera erakundeko erizainaren solasaldiarekin batera. Europara iritsi nahi duten eta itsasoan hiltzen direnek bizi duten zorigaitzari buruzko poema izango da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +