Berriak

169 lagunek parte hartu zuten

2018/11/12

169 lagunek parte hartu zuten atzo “Bizilagunak-La familia de al lado” ekimeneko bazkarietan

Elkar ezagutu eta beren errealitate desberdinei buruz hitz egiteko, beraien arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbideratuz, 169 lagunek parte hartu zuten atzo,  igandean, udalerrian egindako bertoko eta jatorri atzerriko familien arteko 13 bazkarietan, “Bizilagunak-Aldameneko familia” ekimenaren barruan.  Ekimena Getxoko Udalak, EGIZU Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak  antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Oraingoan 26 familiek hartu dute parte,   bertokoekin batera,  besteak beste, Colombia, Guatemala, Perú, Ecuador, Nicaragua, Paraguay, Bolivia, Argentina, Congo, Marruecos, Filipinas, Bulgaria, Sevilla eta Euskadikoak, besteak beste.

“Aldameneko familia” esperientzia Europako Txekiako Errepublikan duela 13 urte sortu zen, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeak sartu zuen Euskadin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +