KaixoGetxo

Kaixo.Getxo.eus baliabide-gida

Baliabideen gida birtuala da, eta zenbait kudeaketa nola egin azaltzen da. Herritarrentzat oro har eta bereziki udalerrian orain dela gutxi bizitzen jarri diren atzerritarrentzat oso interesgarria izan daiteke. Gida honekin, gure herrira datozen pertsonei iritsiera eta lehen kontaktua erraztu nahi dizkiegu, erabat integra daitezen. Horregatik, kudeaketen azalpena 7 hizkuntzatan ageri da.


Interneteko informazio zerbitzu hau, ordea, ez da udalaren erakusleiho soila, udalaren zerbitzuen berri emateko. Gida honetan, kudeaketa erabilgarri batzuk azaltzen dira, hala nola erroldatzeko tramiteak edo udalak eskaintzen dituen gizarte zerbitzuak: etorkinentzako aholkularitza eta haien egoera erregulatzeko tramiteak, oinarrizko errenta, gizarte larrialdiko eta gizarteratzeko laguntzak, etxebizitza erosteko edo alokatzeko prozesua, eta gai horretan dauden laguntzak, edo lanari eta hezkuntzari buruzko gaiak. Gainera, gidan osasuneko eta premiazko arretari buruzko informazioa ematen da, gida-baimena nola lortu, euskalduntzeko laguntzak azaltzen dira eta on-line tramiteak egiteko aukera azaltzen da. Oharrak edo kexak jasotzen dira.

Orri zehatz batek jasotzen du, era berean, udalerriaren eskaintza zabala, kultur, aisialdi eta kirol jarduerei dagokienez, eta liburutegiak edo kiroldegiak bezalako instalazioak erabiltzeko baldintzak azaltzen ditu.

Kaixo.Getxo.eus orrian, bestalde, udalerrian dauden elkarteen zerrenda eta Getxon, Bilbon edo inguruetan dauden kontsulatuen zerrenda daude.

Kaixo.Getxo.eus orriak oinarrizko kudeaketak azaltzen ditu guztira. Informazioa zabalagoa da, ordea, haietako batzuen azalpenak beste kudeaketa osagarri batzuen azalpena dakarrelako. Horrenbestez, “informazioko leihatila bakarra” da, erabiltzaileek mota guztietako informazioa eskura dezaketelako bertan.

Era berean, autonomia pertsonal handiagoa ahalbidetzen du. Bere orrialdeek, idatzi argi eta laburrak dituztela, Interneten eta egungo irisgarritasun arau guztiak betetzen dituzte, eta horri esker oso bestelako ekipo infomatikoak eta urritasunak dituzten pertsonek ere irakurri ahal dituzte bertako idatziak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +