Familia bir-batuak
Familia batean aldaketa asko gertatzen dira familia horretako norbaitek bere herrialdetik atera eta migrazio-proiektu berri bati ekiten dionean. Urrun zaudela maitasuna sentitzea ez da erraza eta berriz elkartzeko uneak erronka eta esperientzia berri asko dakartza, eta garrantzitsua da horiei aurre egiteko prest izatea.
Horregatik, Getxoko Udalak programa bat abian jarri du familia berriz elkartu aurretiko prozesuan laguntza emateko eta elkartze hori ematen den lehen unean familiei laguntzeko.
NORI ZUZENDUTA:
Seme-alabak edota ezkontidea berriz elkartzeko prozesua hasten duten eta Getxon bizi diren atzerriko pertsonentzat.
HELBURUAK:
- Familiei, hartu-eman eta entzute ezparru bat erraztea berrelkartze prozesuan.
- Berrelkartze prozesuan gerta daitezkeen gatazka eta sailtasuneen prebentzioa.
- Bizikidetza egoera berriaren egokitzapenean laguntzea.
- Harrera gizarte berrian, berrelkarturiko pertsonen adaptazioan laguntzea.
- Udalerrian berrelkartu diren familien autonomia bideratu.
GAIAK:
- Migrazio proiektua: definizioa, aurreikuspenak, desdoikuntzak…
- Berrelkartzearen inpaktua eta moldaera: Rol berriak, arauak, hezkuntza kontuak, aurreikuspenak, egokitzeak…
- Estres egoerei aurre egiteko, familiaren arteko trebezien garapenerako, eta gatazkak konpontzeko baliabidea.
- Harrera gizarteko laguntza baliabide orokorrak eta konkretuak.
GARAPENA:
Gizarte Zerbitzuetako talde sozio-edukatibo eta/edo psikosozialak ibilbide bat diseinatuko du, alde batetik, heldu baino lehen bakarkako saioak pertsona taldekatzailearekin, eta bestetik, behin taldekatuta familiarekin.
SARBIDEA:
Eskatu hitzordua Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko erreferentziako gizarte-langilearekin.
ALGORTA-NEGURI : 94 4660101
ANDRAMARI: 94 4660130
ROMO-AREETA: 94 4660153
OSAGARRIZKO INFORMAZIOA
Deskargatu Seme-alabekin Getxon berriz bizi dituzten familia etorkinentzako gida (BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur arteko Elkartearen argitalpen originalaren adaptazioa)
Familia berriz elkartzeko prozesuari buruzko Ministerioaren informazioa