Hurrengo ekitaldiak Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

BIZILAGUNAK  Kultura arteko topaketak Getxon

BIZILAGUNAK Kultura arteko topaketak Getxon

Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko topaketak eta interakzioak sortzea helburu duen programa da; herritar horiek komunean izango dute euren herriaren kultura-aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzeko gogoa, eta komunitatean uneak partekatzeko nahiz zubiak eraikitzeko nahia.

Bizilagunak egitasmoak honako helburu hauek ditu: elkarbizitza hobetzea, parte-hartzea ahalbidetzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasunaren indarra aprobetxatzea. Hori guztia herritarren pertzepzioak, jarrerak eta portaerak aldarazteko.

2019ko LIBURUXKA   // KARTELAK

2019ko estrategia abian!

2019ko estrategia abian!

2019ko liburuxka (Formakuntzaren egutegia barruan)

2019koOINARRIZKO FORMAKUNTZA

FORMAKUNTZA (2019ko IRAILAtik-ABENDUra arte)

  • SAKONTZE MINTEGIAK: Izena emateko galdetegia (Irailaren 1etik aurrera izena emateko epea zabalik).
  • ADMINSITRAZIO PUBLIKOEN ETA SISTEMA PUBLIKOETAKO ERAKUNDE LAGUNTZAILEEN Prestakuntza: Izena emateko galdetegia (Irailaren 1etik aurrera izena emateko epea zabalik).
LOTURAK GETXO

LOTURAK GETXO

"Hiri abegikor" gisa Getxoko gakoak definitzeko herritarren hausnarketa-prozesua

http://www.loturakgetxo.eus/

Liburuxka (Getxoberri zenbaki berezia. 2019ko Apirilak)

HIZKUNTZA HARRERARAKO GIDA berria

HIZKUNTZA HARRERARAKO GIDA berria

GOGORATU:

HARRERARAKO BALIABIDEEN GIDA OROKORRA

  • Paperezko argitalpena(euskaraz eta gazteleraz)  HAB eta  Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan banatzen dira.
  • Online bidezko gida udal webgunean dago (www.getxo.eus/kaixo ), zazpi hizkuntzatan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txineraz).

GETXOKO LIBURUTEGIEN HARRERARAKO GIDA

Euskara/Gaztelania        Ingelesa/Errumaniera      Txinera/Urduera       Frantsesa/Arabiera

 

GIZARTE ZERBITZUETAKO GIDA

Baliabide Gida (3Mb/PDF)

ArabieraTxineraFrantsesaGeorgiera

IngelesaPortugesa ErrumanieraUrdu

 

INFORMAZIOA: Kulturarteko eta Zurrumurrurik EZ jarduerak

INFORMAZIOA: Kulturarteko eta Zurrumurrurik EZ jarduerak

Hainbat programa eta kulturarteko estrategiatan (harrera, zurrumurruen aurkako sentsibilizazioa, bizilagunak) laguntzaile diren erakundeek edo udalak sustatutako kulturarteko jarduerei buruzko informazioa jaso nahi duzu?

Eman izena!

Kaixo.Getxo HARRERA gida gaurkotuta

Kaixo.Getxo HARRERA gida gaurkotuta

Getxoko Udalak Kaixo.Getxo harrerarako baliabideen gidaren 1.500 ale argitaratu berri ditu. Paperezko argitalpena (euskaraz eta gazteleraz) entitate sozial, HAB, Gizarte Zerbitzuetako bulego eta abarren artean banatuko dira.

Online bidezko gida udal webgunean dago (www.getxo.eus/kaixo ), zazpi hizkuntzatan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txineraz), eta BilbokoBarakaldokoDurangoko y Ermuako udalekin elkarlanean eginda dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. 

BIGARREN BEGIRADAK liburua (Laura Caorsi eta Ruben A. Arribas)

BIGARREN BEGIRADAK liburua (Laura Caorsi eta Ruben A. Arribas)

Abenduak 18, migratzaileen nazioarteko eguna

Oroitzapenerako tarte hau baliatuz, gure auzokoen 18 bizitza-istoriotara hurbiltzeko aukera eskaini nahi diogu gizarteari. Haien larruan jartzeko aukera izango dugu, eta horrela hobeto ulertu bere sasoian bizi izan zuten migatze-prozesua: izandako zailtasunak, lehiak, lorpenak, pozak, iraganeko eta etokizuneko ametsak,egia bihurtu direnak zein bete ez direnak. Bizipen hauek irakurtzeak eragiten duen hurbiltasuna irakurtze hutsetik
haratago doa, emozioetan murgiltzen gaitu, istorio bakoitzean gure zatitxo bat aurkitzen dugulako, eta horrek erakusten du lotzen gaituena banatzen gaituena baino askoz gehiago dela.

Deskargatu BIGARREN BEGIRADAK

IARDUNALDI TEKNIKOA. Kultura arteko hiria eraikitzen: Erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak (Getxo, 2016/04/20)

IARDUNALDI TEKNIKOA. Kultura arteko hiria eraikitzen: Erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak (Getxo, 2016/04/20)

Programa.

Getxo ICC Youtubean hitzaldi guztien bideoak aurki ditzakezu. 

Ekitaldiaren helburu orokorra kultura arteko hiriak eraikitzeko ideiak eta proposamen praktikoak  eskaintzea da. Zehatzago esanda, jardunaldi hauetan bi helburu zehatz ezarri ditugu:

  • Hirietan dibertsitatearekin lotuta dauden erronka, aurrerakuntza eta betetzeke geratzen diren alderdiei buruz eztabaidatzea, batez ere konpromiso politikoaren, politika kulturalen eta hezkuntzaren eta bereizkeriaren aurkako estrategien loturei dagokienez.
  • Europako Kontseiluak tresna eta bitarteko erabilgarri moduan sustatu duen eta kultur arteko hiriak lortzeko bidean orientazioa lortzeko  gero eta orokorragoa den  Kultur Arteko Hirien  Indizea (ICC Index) konpartitzea eta horri balorea zuzkitzea. 

 

DELI Diversity in the Economy and Local Integration

DELI Diversity in the Economy and Local Integration

DELI Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioaren ingelesezko akronimoa da, sustapen ekonomikoko eta tokiko garapenerako politiken baitan, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik, pertsona etorkin enpresari eta ekintzaileei zuzendutako tokiko politika eraginkorrenei babesa ematea xede duen proiektu europar berritzailea.

Proiektuaren buruan Europako Kontseilua dago eta Integraziorako Europako Funtsak finantzatzen du. Getxoko Udalak Getxolan-en bitartez, Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Zerbitzua, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitatearekin koordinazioan hartzen du parte.

Zurrumurrurik ez

Zurrumurrurik ez

Sentsibilizaziorako gizarte-estrategia da, kultura aniztasunaren eta immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe uzten eta haiei aurre egiten saiatzen dena. Horretarako, zurrumurruen kontrako agenteen sarea sendotzen saiatuko da. Agenteak kultura-artekotasunarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutakoak izan behar dira, informazioaren eta hausnarketaren bidez jarrerak aldatzearen alde lan egingo dutenak.

IDENTIBUZZ Getxoko Burrunbak (BIDEOA)

IDENTIBUZZ Getxoko Burrunbak (BIDEOA)


Getxoko burrunbak kultura arteko harremanei buruzko kontakizun kolektiboa da, eta Bizkaiko Getxoko udalerrian ikus-entzunezko sorkuntza eta gaikuntzarako egindako tailerrean dauka sorrera.

 

Check the english subtitled video

Kaixo.Getxo.eus baliabide-gida

Kaixo.Getxo.eus baliabide-gida

Baliabideen gida on-line da, eta zenbait kudeaketa nola egin azaltzen da. Herritarrentzat oro har eta bereziki udalerrian bizitzen jarri diren atzerritarrentzat oso interesgarria izan daiteke.7 hizkuntzatan kontsulta daiteke.

Jarraitu  Facebooken Getxo Intercultural-Kultura Arteko Hiria!

Jarraitu Facebooken Getxo Intercultural-Kultura Arteko Hiria!

Getxoko Udaleko Immigrazio Unitatearen ekimenez, udalerrian Kulturartekotasunaren 2.0 elkargunea dago martxan. Mila pertsona baino gehiagok klikatu dute ATSEGIN ZAIT botoia.

Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +