Hurrengo ekitaldiak
    Ez da sarrerarik aurkitu agendan
Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

IARDUNALDI TEKNIKOA. Kultura arteko hiria eraikitzen: Erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak (Getxo, 2016/04/20)

IARDUNALDI TEKNIKOA. Kultura arteko hiria eraikitzen: Erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak (Getxo, 2016/04/20)

Programa.

Getxo ICC Youtubean hitzaldi guztien bideoak aurki ditzakezu. 

Ekitaldiaren helburu orokorra kultura arteko hiriak eraikitzeko ideiak eta proposamen praktikoak  eskaintzea da. Zehatzago esanda, jardunaldi hauetan bi helburu zehatz ezarri ditugu:

  • Hirietan dibertsitatearekin lotuta dauden erronka, aurrerakuntza eta betetzeke geratzen diren alderdiei buruz eztabaidatzea, batez ere konpromiso politikoaren, politika kulturalen eta hezkuntzaren eta bereizkeriaren aurkako estrategien loturei dagokienez.
  • Europako Kontseiluak tresna eta bitarteko erabilgarri moduan sustatu duen eta kultur arteko hiriak lortzeko bidean orientazioa lortzeko  gero eta orokorragoa den  Kultur Arteko Hirien  Indizea (ICC Index) konpartitzea eta horri balorea zuzkitzea. 

 

DELI Diversity in the Economy and Local Integration

DELI Diversity in the Economy and Local Integration

DELI Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioaren ingelesezko akronimoa da, sustapen ekonomikoko eta tokiko garapenerako politiken baitan, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik, pertsona etorkin enpresari eta ekintzaileei zuzendutako tokiko politika eraginkorrenei babesa ematea xede duen proiektu europar berritzailea.

Proiektuaren buruan Europako Kontseilua dago eta Integraziorako Europako Funtsak finantzatzen du. Getxoko Udalak Getxolan-en bitartez, Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Zerbitzua, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitatearekin koordinazioan hartzen du parte.

Zurrumurrurik ez

Zurrumurrurik ez

Sentsibilizaziorako gizarte-estrategia da, kultura aniztasunaren eta immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe uzten eta haiei aurre egiten saiatzen dena. Horretarako, zurrumurruen kontrako agenteen sarea sendotzen saiatuko da. Agenteak kultura-artekotasunarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutakoak izan behar dira, informazioaren eta hausnarketaren bidez jarrerak aldatzearen alde lan egingo dutenak.

IDENTIBUZZ Getxoko Burrunbak (BIDEOA)

IDENTIBUZZ Getxoko Burrunbak (BIDEOA)


Getxoko burrunbak kultura arteko harremanei buruzko kontakizun kolektiboa da, eta Bizkaiko Getxoko udalerrian ikus-entzunezko sorkuntza eta gaikuntzarako egindako tailerrean dauka sorrera.

 

Check the english subtitled video

Kaixo.Getxo.eus baliabide-gida

Kaixo.Getxo.eus baliabide-gida

Baliabideen gida on-line da, eta zenbait kudeaketa nola egin azaltzen da. Herritarrentzat oro har eta bereziki udalerrian bizitzen jarri diren atzerritarrentzat oso interesgarria izan daiteke.7 hizkuntzatan kontsulta daiteke.

Jarraitu  Facebooken Getxo Intercultural-Kultura Arteko Hiria!

Jarraitu Facebooken Getxo Intercultural-Kultura Arteko Hiria!

Getxoko Udaleko Immigrazio Unitatearen ekimenez, udalerrian Kulturartekotasunaren 2.0 elkargunea dago martxan. Mila pertsona baino gehiagok klikatu dute ATSEGIN ZAIT botoia.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +