Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Escuela de Empoderamiento

Getxoko emakumeentzako jabekuntza eskola sareko proiektua da eta, horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean.

Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da.

Jabekuntza eskolan, Mugimendu Feministak garatutako jakintza eta produkzio kolektibo eta partekatutako metodologia erabiltzen dugu. Esperientzia bat bizi izatea da, munduaz dugun pertzepzioa aldatu eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkiguna.

2019/2020 Ikasturtea. Gogoratu data hauek

  • Onartuen zerrenda: Irailak 27
    - Onartutakoen zerrenda eta itxaron zerrenda
  • Matrikula: Irailaren 30etik urriaren 8ra arte
    Oharra! Matrikula Berdintasun Zerbitzuan (Urgull kalea z/g, 2. solairua. Algorta) honako ordutegietan baino ezin izango da egin:
    - Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
    - Astearteetan eta ostegunetan 16:00etatik 19:30era.
    Plaza lortzeko ezinbestekoa izango da matrikula ordaintzea, eta epearen barruan ordaintzen ez baldin bada itxarote-zerrendan dauden ikasleei deituko zaie taldea osatu arte.
    Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten ikasleek, gazte-txartela dutenek, 18 eta 24 urte arteko ikasleek edo langabe-txartela dutenek 5 euro ordainduko dituzte ikastaro bakoitzeko.

2019-2020 Ikastaroa

  • 2019/2020 Emakumeentzako Jabekuntza Eskola (PDF / 460 Kb)
  • Non izango dira ikastaroak?
    Kontrakorik adierazi ezean ikastaro guztiak eskolan egingo dira, Martikoena kaleko 16 zenbakian (Alangoko anbulatorio ondoan).
    Haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero edo ikastaroa egiteko nolabaiteko egokitzapenak behar izanez gero, izen-emateko egunaren aurretik harremanetan jarri 944 660 136 telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz honako helbide elektronikora: berdintasuna@getxo.eus.

Ikastaro zerrenda

  • Komunikazio lerroa
    - Xuxurlak, gorputzak eta desirak (euskaraz). 4 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Azaroak 8 / 18:00etatik 20:00etara - Azaroak 9 / 11:00etatik 13:00etara. Lekua: Martikoena
    - Haurrei eta nerabeei lagunduz. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Otsailak 7 eta 8 / 16:00etatik 20:00etara - Otsailak 14 eta 15 / 10:00etatik 14:00etara. Lekua: Martikoena
    - Nola hitz egin jendaurrean (euskaraz). 15 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Apirilak 21 eta 28 - Maiatzak 5, 12, 19 eta 26. Ordu: Astearteetan, 18:00etatik 20:30era. Lekua: Martikoena

  • Nortasun eta subjektibotasun femeninoaren lerroa
    - “Posiblea da maitasun ona lortzea” tailerra. Maitasuna feminismoaren ikuspegitik. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Martxoak 7 eta 21. Ordu: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era. Lekua: Martikoena
    -Edadismoa zer den eta nola apurtu ikuspuntu feminista batetik. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urtarrilaren 7tik otsailaren 25era. Ordu: Astearteetan 18:00etatik 20:00etara. Lekua: Martikoena
    - Bizi zeure gorputza (euskaraz). 12 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urtarrilak 13, 20 eta 27 - Otsailak 3, 10, 17 eta 24 - Martxoak 2. Ordu: Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Lekua: Martikoena

  • Nortasun eta subjektibotasun femeninoaren lerroa
    - Nork bere burua maitatzen ikasten. 56 ordu / Prezioa: 20 €. Data: Urriaren 23tik abenduaren 18ra (9 saio) - Urtarrilaren 8tik apirilaren 1era (13 saio) - Apirilaren 22tik maiatzaren 27ra (6 saio). Ordu: Asteazkenetan, 18:30etik 21:30era. Lekua: Martikoena

  • Munduko emakumeen trukaketa eta elkartasun-lerroa
    - Entzuketa eta ukipen tailerra. 6 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urriak 19 eta 26 - Azaroak 9. Ordu: 18:00etatik 20:00etara. Lekua: Martikoena
    - Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat, liburuaren aurkezpena. 2 ordu / Prezioa: Doakoa. Data: Azaroak 19. Ordu: 19:00etan. Lekua: RKE-Romo Kultur Etxea

  • Feminismoaren lerroa
    - Autodefentsa feminista. 12 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Otsailak 21 eta 22. Ordu: Ostiralean: 16:30etik 20:30era -Larunbatean: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Lekua: Zehaztu beharra dago
    - Autodefentsa feminista. 12-25 urteko neskak. 8 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urriak 26. Ordu: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Lekua: Zehaztu beharra dago
    - Feminismoan murgiltzea. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urriaren 17tik abenduaren 5era. Ordu: Ostegunetan, 18:30etik 20:30era. Lekua: Martikoena

  • Osasunaren lerroa
    - Minak hitz egiten digunean. 10 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Azaroak 18 eta 25 - Abenduak 2, 9 eta 16. Ordu: Astelehenetan 18:00etatik 20:00etara. Lekua: Martikoena
    -BIORISA, barreterapia tailerra. 10 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urtarrilak 18, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara - Urtarrilak 19, 11:00etatik 14:00etara. Lekua: Zehaztu beharra dago
    - Zoru pelbikoa indartzea. 20 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Otsailaren 4tik martxoaren 5era arte. Ordu: Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Lekua: Zehaztu beharra dago

  • Kultura birdefinitzeko lerroa
    - Artearen bidea, sorkuntza ahalduntzeko estrategia gisa. 24 ordu / Prezioa: 10 €. Data: Urriak 22 eta 29 - Azaroak 5, 12 eta 19 - Abenduak 3, 10 eta 17. Ordu: Astearteetan, 18:30etik 21:30era. Lekua: Martikoena
    - Abesbatza feminista, abestuz eta norberaren nortasuna konposatuz. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urriak 25, azaroak 29, abenduak 20, urtarrilak 31, otsailak 28, martxoak 27, apirilak 24, maiatzak 29. Ordu: Ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara. Lekua: RKE-Romo Kultur Etxea
    -Ez musak ez emagalduak: arteari buruzko eztabaida feministak. 16 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Azaroak 23 eta 30. Ordu: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Lekua: Zehaztu beharra dago

  • Autonomia sendotzeko lerroa
    - Ekin argiari! elektrizitate tailerra autonahikotasunerako. 21 ordu / Prezioa: 10 €. Data: Apirilak 2, 23 eta 30 - Maiatzak 7, 14, 21 eta 28. Ordu: Ostegunetan, 17:30etik 20:30era. Lekua: Martikoena
    - Wasaparen gerlariak. 8 ordu / Prezioa: 5 €. Data: Urtarrilak 14, 16, 21 eta 23. Ordu: 18:30etik 20:30era. Lekua: Zehaztu beharra dago

Sexologiari buruzko informazioa eta aholkularitza

Getxoko sexologiari buruzko informazio- eta aholkularitza-bulegoak sexuari buruzko mota guztietako galderei erantzuten die.

Zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak dakartzate norberaren sexualitatea eraikitzerako garaian (gorputzari buruzko zalantzak, nortasuna, desira, orientazio sexuala...) edo pertsonen arteko harremanetan (asegabetasuna, ulertezintasuna, plazer falta, komunikazio txarra…).

Bulego honen helburua da adin guztietako pertsonei laguntza ematea, sexualitateaz gehiago goza dezaten, beren nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz.

Halaber, eskatzen duenari antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa emango zaio. Bulegoa irekita egongo da astearte guztietan, 17:00etatik
20:00etara; garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea.

Kontsultak sexologian profesionalak direnek egingo dituzte eta konfidentzialak dira. Kontsultak telefonoz egin daitezke (944 660 137), email
bidez (sexuinfo@getxo.eus) edo elkarrizketa pertsonalen bitartez (bakarka, bikotean edo lagunekin). Aholkularitzaren iraupena arazoaren araberakoa izango da.

Bulegoa Martikoena kalean dago, 16 zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan). Zalantzarik edo interesik izanez gero, deitu 944 660 137 telefono zenbakira.

Harremanetarako

Baliabide eta telefono interesgarriak

  • Gizarte Zerbitzuetako
    Algorta: 944 660 101
    Romo-Areeta: 944 660 153
    Andra Mari: 944 660 130
  • Getxoko Udaltzaingoa: 944 660 202
  • Osakidetzako Larrialdiak: 944 100 000
  • 24 Orduko Telefono-Arreta Zerbitzua: 900 840 111 • 900 840 016
  • Larrialdietarako Sos-Deiak: 112

Aurreko edizioak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +