Berriak

Jarduerak

2019/02/20

8 de marzo

Martxoaren 8ak emakumeen ahalduntze pertsonala eta soziala sustatuko du

Autonomia, norberaren estima eta norberaren zaintza garatzera laguntzea, eta esparru guztietan emakumeen partaidetza soziala bultzatzea, beraien ikusgarritasuna eta beren ekarpenenen eta feminismoaren giza aitorpena sustatzeko izango dira Getxoko Udalak aurten Martxoaren 8ari, Emakumeen Nazioarteko Egunari, begira antolatutako jardueren helburuak.  “Urtero bezala, herritarrak gonbidatzen ditugu antolatutako jardueretan parte hartzera, alde batetik, mito patriarkalak bertan behera uzte aldera, beste maitasun eredu eta harreman ereduei buruzko hausnarketa egiteko aukera eskainiko dutenak. Bestetik,  emakumeen papera agerian uzten saiatuko gara, orokorrean arteen munduan eta rock eta metal musikan, arteetara eta musika mota horretara eta baita estereotipoetara ere hurbiltzen”, azaldu du Keltse Eigurenek, Berdintasuneko zinegotziak. 

Egitaraua 

Rock and Roses erakusketa martxoaren 4ra arte bisitatu ahal izango da RKEn, Romo Kultur Etxean, eta ondoren, martxoaren 8tik  22ra arte, El burdel de la Lola izenekoa. Lehen argazki erakusketak emakumeen figura rockean nabarmentzen du, Unai Endemaño musika kritikariaren eskutik. Bigarrena, Argazki artistiko eta Arte Plastikoetan goi mailako teknikaria den Silvia Ayerrak egindako argazki egunerokoa da.  

Bestalde, otsailaren 25ean, toki berean, Coral Herrerak Indarkeria matxista eta maitasun erromantikoa. Bada maitatzeko beste modurik? izenburupeko solasaldia eskainiko du. Herrera Humanitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioko doktorea, ikertzailea eta idazle feminista da. 19:00etan hasiko den hitzaldirako haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, eta eskaera gutxienez bi egun lehenago egin behar da berdintasuna@getxo.eus helbidean edo 94 4660136 zenbakian. Behar bereziren bat izanez gero, aurretik abisatzea ere eskatzen da.

Gainera, Udalak 1.000 poltsa egin ditu Planto logoarekin, eta HABetatik eta Berdintasun Zerbitzutik banatuko dituzte eta udal egitura batzuk morez argiztatuko dira.   

Azkenik esan datozen egunotan, udalerriko emakumeen taldeek ere beren ekitaldiak antolatuko dituztela.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +