Berriak

2020ko Wanted programaren irabazleak

2020/09/17

 

  

 

WANTED 2020: AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

2020ko Wanted programaren edizioan aurkeztutako 13 proiektuetatik 7 aukeratu dira.

Gazteen ekimenak sustatzeko Wanted programaren azken edizioa, Gazteria eta Ekonomia Sustapen arlotik bultzatua, ohiz kanpokoa izan da, pandemia egoerak eragindako murrizketak direla eta. Hala ere, programak 13 proiektu jaso ditu eta horiekin lan egin da azkenengo hilabeteetan. Proiektu horiek laguntza eta kontrastatze profesionala jaso dute, bai eta aholkularitza desberdinak ere.

Proiektuen behin betiko bertsioak aztertuta, horietako hiru aukeratu dira diruz laguntzeko, eta beste lau kontratatuak izateko, Getxoko udalerrirako duten interesa dela eta.

Diruz lagundu beharreko proiektuak honako hauek dira:

Forzium: Euskadin erreferentea izan nahi duen Esport klub bat sortzeko proiektua. Proiektua Danel Flor Goikoetxeak eta Asier Jimenez Ruedak osatzen dute, eta 10.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Meltown: hiriko generoko artistentzako azeleragailu gisa jardungo duen zigilu diskografikoa sortzeko proiektua. Proiektua Pablo Gurrutxaga Cubeirok, Paul Sánchez Crespok eta Antonio Gutierrez Llanok osatzen dute, eta 7.500 euroko dirulaguntza jasoko du.

Roll it Girl: emakume skater-en komunitate inklusibo bat sortzeko proiektua. Proiektua Borja Zubieta Intxaurtietak, Nerea Fernandez-Cuestak eta Gabriela Imbert Lamiquizek osatzen dute, eta 7.500 euroko dirulaguntza jasoko du.

Bestalde, lau proiektu kontratatuko dira hori garatzeko. Honako hauek dira:

Creative Practices: argazkigintzarekin karrera artistikoa garatu nahi duten gazteentzako profesionalizazio-proiektua. Helena Goñi Alonsoren proiektu bat da eta 5.400 euroren truke kontratatuko da.

Area 48: Hip Hop ekitaldi bat ospatzea da proiektuaren helburua, zehazkiago, rap inprobisatuaren lehiaketa bat, freestyle edo “oilarren eztabaida” bezala ere ezaguna. Horren sustatzaileak Leonardo Yair Antelo Salvatierra, Carlos Oyanguren Romero eta Charles Viruez Salvatierra dira eta 3.400 euroren truke kontratatuko da.

Uni-On: proiektuaren helburua da unibertsitate-graduren bat, erdi-mailako graduren bat edo goi-mailako graduren bat egin nahi duten pertsonek gaur egun ikasketa horiek egiten ari direnekin edo egin dituztenekin konektatzea, azken mailako informazio-trukea errazteko, zer ikasketa aukeratu erabakitze aldera. Gabriel Ramos Careaga, Arkaitz Santos Ribeiro, Nahia Fernández de Mendiola eta Paula Mediavilla Lópezen proiektu bat da eta 3.000 euroren truke kontratatuko da.

Amaltea: proiektuaren helburua herriko gazteentzako moda eta diseinu tailerra eskaintzea da. María Merello Bayo eta Andrea Monrocle Garcíaren proiektu bat da eta 1.760 euroren truke kontratatuko da.

Wanted 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta eskaintzen dituen laguntzekin mota guztietako proiektuak atera daitezke aurrera (enpresakoak, sozialak, artistikoak eta abar). Informazio gehiago hemen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +