Berriak

"Nola lortu zure sormenezko zerbitzuak baloratuko dituzten bezeroak"

2019/03/22

HITZALDIA

Apirilaren 3an, 18:00etatik 20:30era

Sormenezko zerbitzuak saltzen dituzten ekintzaileei (diseinatzaile grafikoak, webguneenak, ilustratzaileak, publizistak, bideogileak...) bideratuta dago, bai eta publizitate, diseinu edo marketin arloetako agentziei ere.

Marketineko aholkularia eta diseinatzaile grafikoa eta webguneena den Laura Lópezek (www.lauralofer.com) zure lanaren balioa nabarmentzeko hiru oinarri garrantzitsuenei buruz hitz egingo digu, eta jarraibideak emango dizkigu bezeroek zure sormenezko zerbitzuak errespeta ditzaten. Hori guztia estrategia sinplifikatu bezain eraginkor baten bidez.

Prezioez eta salmentez hitz egingo da, bai eta sormenezko industriarena bezalako sektore saturatu batean ikusgarritasuna lortzeko moduari buruz ere.

Gai komertzialak ez badituzu ondo menperatzen eta ez bazara eroso sentitzen “zure burua saltzen”, eman izena 944660140 telefonoan edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoan. 

Hitzaldiaren ostean kafe baten bueltan gehiago sakontzeko aukera egongo da.

Gainera, Laura Lopezek honako hau antolatu du maiatzaren 11rako (larunbata) Hotel Gran Bilbaon:

Marketinari eta salmentei buruzko lehen kongresua, sormen-industrian eta ikus-entzunezkoenean aritzen diren eta haiek baloratzen eta errespetatzen dituzten bezeroak nahi dituzten ekintzaile eta autonomoentzako.

NABARMENDU ZURE TALENTUAREN BALIOA ETA KUDEATU ZURE NEGOZIOA ESTRES BARIK. Marketin eta negozio estrategiei buruzko MASTERCLASS-ak, industria horretako profesional entzutetsuen eskutik.

Getxoko udalerriak bere ehun ekonomikoaren espezializazioa Ongizatearen eta kirolaren industria eta teknologietara - Ongizatearen turismora bideratzeko apustua egin du. Bada, horren baitan sektorea profesionalizatzen eta enpresak eta profesionalak harremanetan jartzen lagunduko duten ekitaldi mota hauek sustatu nahi dira.

Egitaraua eta ekitaldian izena emateko aukera: http://congresoimperiocreativo.com

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +