Getxo Elika

Getxo Elika

Getxo Kirolakek eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako arloak sustatuko ekimena gure osasunean elikadurak duen garrantziaren inguruko hausnarketak bultzatu du. Jakinik oraindik asko dagoela egiteko, Getxo Elikatik espazio irekia proposatzen dugu elikadura osasungarriaren inguruan elkartzeko, ezagutzak trukatzeko eta inspiratzeko, balioa ematen duten eta ekintzailetzarako aukera berriak sortzen dituzten irtenbideak prestatzeko. Zer egiten dugu?

  • Agenteak konektatu. Agente ezberdinen komunitatea osatzen dugu, Getxon elikadura osasungarria bultzatzeko helburuarekin.
  • Aukerak identifikatu. Jarduerak dinamizatzen ditugu elikaduraren balio-katean estali gabe dauden premiak detektatzeko eta horietan inspiratzeko.
  • Proiektuak bultzatu. Lankidetza-proiektuak bultzatzen ditugu, udalerrian eragin positiboa izateko.
  • Taldeak bideratu. Berritzeak metodo bat eskatzen du. Beraz, lan-taldeak bideratzen ditugu aztertzeko eta eskalatzeko prest dauden prototipoak garatzearren.
  • Sentsibilizatu. Balio erantsi altuko ekimenak hedatzen ditugu, gure osasunean elikadura egokiak duen eragina erakusteko.
  • Ezagutu eta ezagutzera eman. Getxon jada lanean ari diren tokiko agenteak, gastronomiaren eta elikadura osasungarriaren kateari balioa ematen diotenak; eta eskualdeko agenteak, batu eta hazten eta ekimen hau bideratzen laguntzen digutenak.

Proiektuari buruzko informazio guztia eskura dezakezu Getxo Elika orrialdean edo sare sozialetan #GetxoElika hashtag erabilita.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

Getxo Kirolak

  • Instagram
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +