Getxo Aktibatu

Besteak beste, esperientziak, ezagutza, kirola, artea, kultura edo elikadura trukatzeko auzotarren sarea da; bertan, Getxoko herritar guztiek, profesionalek, saltokiek eta elkarteek parte har dezakete.

Getxon saltokiren edo negozioren bat baduzu, profesionala bazara edo udalerrian bizi bazara eta zure ezagutzak eta jakinduriak doan partekatu nahi badituzu, Getxo Aktibaturekin egin dezakezu!

Kirolaren bat egiten, ipuinak kontatzen, janariak prestatzen bikaina bazara edo bestelako talenturen bat baduzu, parteka ezazu!

Zure arlo profesionalean, jarduera fisikoarekin, osasunarekin, ongizatearekin edo kulturarekin zerikusia duten jarduerak sustatzen badituzu edo kaleko jardueraren bat proposatu, tailer edo hitzaldiren bat eman, edo, besterik gabe, besteentzat zure lokala utzi badezakezu, anima zaitez!

Jar zaitez harremanetan web inprimaki honen bitartez, eta kontatu zein den zure proposamena. Ahalik eta azkarren erantzuten ahaleginduko gara.

Eta Getxoko bizilaguna bazara, programaturiko jarduera guztietan har dezakezu parte, aurrez izena emanda. Harpidetu zaitez newsletterrera, hilero sustatzen ditugun ekimenen berri izateko.

Proiektuari buruzko informazio guztia eskura dago getxoaktibatu.com web orrialdean eta sare sozialetan #GetxoAktibatu hashtag erabilita.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

Getxo Kirolak

  • Instagram
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +